Itzulpen Automatikoko Europako Elkartean partaide instituzionala da Ixa Taldea

EAMT_IXAEuropean Association of Machine Translation elkartean hamaikagarren partaide instituzionala izan ginen Ixa Taldea 2012 urteaz geroztik.  IXA Taldearen aipamena berriztu dugu gaur EAMT webgunean, argazkia eta guzti.

EAMT elkartearen helburua itzulpengintza automatikoan eta itzulpen-tresnagintzan interesa duten ikertzaile, garatzaile eta erabiltzaileentzako zerbitzuak eskaintzea da. Besteak beste, bi urterik behin EAMT eta MT Summit konferentziak antolatzen ditu, eta MT-List lista eta Compendium of Translation Software  biltegia kudeatzen ditu.

EAMT elkartea mundu mailako International Association for Machine Translation (IAMT) elkartearen barruan dago. Maila berean mugitzen dira Amerikako elkartea (Association for Machine Translation in the Americas, AMTA) eta Asiakoa (Asia-Pacific Association for Machine Translation, AAMT).

Guztira orain hamabost gara EAMTko elkartearen bazkide bereziak, instituzioak edo enpresak garenok:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

91 − = 88