Google Research saria Eneko Agirre taldekideari

GoogleResearchAwardFall2015Google Research sari bat eman diote Ixa Taldeko  Eneko Agirre-ri. Sariarekin batera 50.000 dolar ere eman diote ikerkuntzan gastatzeko.

Enekok diru horrekin hitzen esanahia konputagailuetan errepresentatzeko modu egokienak zein diren aztertuko ditu. Hainbat hizkuntzatako hitzen esanahiak uztartzea ahalbideratzen duten errepresentazioak topatzea da helburua. Proiektuaren izena “Learning Interlingual Representations of Words and Concepts” izango da.

Sarirako 950 proposamen jaso zituen Google-k, informatikako 18 arlotan, 55 herrialdetatik eta 350 unibertsitatetatik bidaliak. Proposamen guzti horien artean 151 sari bakarrik banatu ditu Google-k. Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan 10 izan dira sarituak eta horietako bat izan da Eneko Agirre. ZORIONAK Eneko!

Google_Saria_Eneko_2016

Hizkuntzaren prozesamenduaren arloko 10 sarituak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

53 − 44 =