Xuxen5: harrera oso ona 4000 deskargarekin

Xuxen%_Artola_tolosaldeko Elkarrizketa bat egin diote Ixakidea den Xabier Artola ikerlariari  Toloasaldeko Ataria aldzkarian, besteak beste Xuxen5 programaren bertsio berriaz aritu izan dira. Azalpen sakonak azaldu dira hor: adibidez hauek:

“Orokorrean jendeak Worden atzean dagoen zuzentzailea Xuxen dela uste du, baina ez da horrela. Microsoftek eginiko euskarazko zuzentzaile «kaxkar» bat da. Xuxen norberak bere ordenagailuan edukitzeko norberak instalatu behar du xuxen.eus webgunetik.”

“Aipatzekoa da Elhuyarrek, azken bertsio honetan, bere baliabide propioak erabili behar izan dituela proiektua aurrera ateratzeko, ez baitugu diru laguntzarik jaso. Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu izan ditu gure proiektu batzuk baina oraingo hau ez.”

Komunikabideetako beste albiste batzuk:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude