2015-16ko masterrean izena emateko epea maiatzaren 31ra arte.

HAP_irudi_DiptikoaHAP/LAP masterra
Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua / Language Analysis and Processing

Ikasi nahi duzu gurekin zer egin daitekeen konputagailuekin hizkuntza aztertzeko eta aplikazioak sortzen? Begiratu Interneteko orri hauetan:

  • Erabiltzen duzu translate.google.com zerbitzuan ematen duen itzuli dokumentu bat aukera?
    Gmail-en itzuli dituzu mezuak euskarara klik bakar batean?
    Zuk esan esaldi bat euskaraz eta ingelesera pasatzen dizu. Probatu duzu telefonoan?
  • Deskargatu duzu Mitzuli aplikazioa telefonora? Honek ere testua, audio eta irudiak itzultzen ditu 50 hizkuntza-bikoeetarako, librea da… eta HAP master honetako ikasle batek sortu du!
  • Euskarara itzultzeko ere bai: Matxin (Elhuyar-Ixa) eta Itzultzailea (Eusko Jaurlaritza)
  • Segapoto-ren laguntzaz bertso bat osatu eta lagunei bidali diezu? Hori ere HAP master honetako ikasleek sortua da!
  • IBM-Watson Telebistako Jeopardy programan galderak erantzuten pertsonei irabazi zien programa.
  • http://start.csail.mit.edu/index.php   Galdetu: `How far is Bilbao from London?’
  • Siri-rekin hitz egin duzu?
  • http://news.google.com/
    Nola egiten dute albiste bilduma hori etengabe automatikoki eguneratuta mantentzeko?
  • Loquendo, Nuance, Aholab: Entzun nola irakurtzen dituen zuk idatzitako testuak.
  • Ikusi duzu testu-prozesadoretako ‘Autosummarize’ edo ‘Autoabstract’ tresna?
  • Zein kantariren alde agertzen da txio gehien Twitter-en?  LaVoz-Alicanteko Unibertsitatea
  • Kartelak 20 hizkuntzatan?? QRak erabilita Albaola museoan posiblea da
  • http://www.yourdictionary.com/languages.html
    900 hiztegi kontsultagarri ingeleserako, 300 espainierarako, 9 euskararako.
  • Bilatu dituzu elurrarrekin (snow) zerikusirik duten hitzak OneLook hiztegi-zerbitzuan?
  • http://www.hiztegia.net: 50 hiztegi euskararako
  • Zein adjektiborekin erabiltzen da “mailegu” hitza? Bilatu Web-corpusen Atarian.
  • Oraindik ez duzu erabiltzen Euskalbar?
  • Badakizu ixa-pipes tresnak Ixa Taldean sortu dugula eta euskara, ingelesa eta espainiera analizatzeko oso baliagarria dela.

2001-02 ikasturtetik gabiltza teknologia hauek zabaltzen master mailan.
Gure ikasle ohiek 2015eko IkerGazte kongresuan 14 artikulu aurkeztu dituzte 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude