Tesia: Aditzen informazio lexikala eta anbiguotasun sintaktikoa (2014/07/23)

Aitziber Atutxa Salazar Ixakideak datorren asteko asteazkenean defendatuko du bere tesia: Aditzen inguruko informazio lexikala eta anbiguotasun sintaktikoen ebazpena

Non: Informatika Fakultatean,
Eguna: uztailak 23,
Ordua: 11:30ean

Euskara_sintaxi_konputazionala_1988-2014

1988tik, Joseba Abaituak bere tesian euskararako gramatika lexiko-funtzional bat sortu zuenetik, bide luzea egin dugu sintaxi konputazionalean. Bide horretan aurten hiru urrats berri, hiru tesi berri, aurrikusten ditugu:

  • Gramatika estatistikoa (Kepa Bengoetxea)
  • EusPropBank (Ainara Estarrona)
  • 2.751 aditzen informazio lexikalaren erabilera anbiguotasun sintaktikoak ebazteko. (Aitziber Atutxa)

Urte oparoa izango da gero 2014ko hau!

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude