Doktorego tesia IXA taldean egin nahi duzu?

Ikasturtea bukatzen ari dela, plangintza egiteko garaia da ikasleentzat.
Hizkuntzaren prozesamenduko gure arlo honetan tesi bat egingo zenuke?

IXA Taldea Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa talde bat da, batez ere Informatika Fakultatean dabilena. Euskararen gaineko ikerketa aplikatua da gure xede nagusia, baina beste hizkuntzen inguruko ikerketa eta produktuen garapena ere sartzen dira gure eginkizunen artean. 25 urte daramatzagu lan honetan.

Gure ikerketa-lerro garrantzitsuenak hauek dira:

Une honetan bost proiektu europarretako partaide gara (PATHSNewsReaderREADERSOpeNER, eta QTLeap),  Eusko Jaurlaritzaren A motako ikertalde finkatua gara, eta Madrileko ministerioko  Hibrido Sint, TACARDI eta SKaTeR proiektuak ere baditugu. Proiektu horietatik, batez ere, sortzen zaizkigu tesiak egiteko ideiak eta beharra.

ixaproiektuak2014Azken 5 urteetan 8 tesi defendatu dira IXA taldean
eta une honetan 10 dira egiten ari diren tesiak beka ofizial batekin.

Zu ere animatuko zara gurekin tesia egitera?
Hala bada  bidali mezu bat ixa@ehu.es helbidera eta jarriko gara zurekin harremanetan.

IXATxiotesia
#txiotesia ekimenean gutxienez 9 izan ziren hizkuntza teknologiaren inguruko tesiak.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude