Ebaluatoia, ingelesetik euskarara itzultzen duten lehen prototipoak ebaluatzeko

Nora Aranberrik, Gorka Labakarekin elkarlanean, ingelesetik euskarara automatikoki itzultzen duten itzultzaile automatiko batzuk garatu ditu azken urtean. Marie Curie beka batekin egin du, ENEUS proiektuaren barruan.
Proiektuan lehenengo prototipo batzuk egin dira teknologia desberdinekin eta orain ebaluazio batekin bukatu behar da proiektu hori.
Ebaluatoia_interfazea2Horrelakoetan nazioartean moda-modan dago “ebaluatoiak” egitea. Programa egin duen taldetik kanpo dauden hainbat pertsonak egiten dute. Bakoitzak, bere ordenagailutik, esaldi sorta bat ebaluatzen du, esaldi bakoitza eta automatikoki lortutako itzulpen batzuk ikusita pertsonak erabakitzen du zein den hoberena.

Erdaretarako ebaluatoi asko egin dira. Batzuek diote euskaraz ebaluatoia ez dela ondo joango, euskararen mundua txikiegia dela, baina IXA taldean animatu gara ebaluatoi bat antolatzen eta erantzun ona jasotzea espero dugu. Ea egia den! Parte hartuko duzuen guztiok “egundoko zozketa” batean parte hartuko duzue 🙂  Zozketa martxoaren 4an izango da.

Ingelesez dakizu? eta euskaraz?
Lagun iezaguzu euskara “teknologizatzen”!
Ebaluatoia otsailaren 14tik 25era, egon adi!

Zehaztasun gehiago 14tik aurrera. Zorte on!

Ebaluatoia2014

7 erantzun “Ebaluatoia, ingelesetik euskarara itzultzen duten lehen prototipoak ebaluatzeko” bidalketan

  1. Ikaragarria izan da erantzuna.
    Esana, batzuek zioten euskaraz ebaluatoia ez zela ondo aterako, euskararen mundua txikiegia dela, baina animatu gara ebaluatoi bat antolatzen eta erantzuna ikaragarri ona izan da.

    10.000 itzulpen-bikote prestatu genuen ebaluatoirako, eta atzo bertan egin ziren denak!
    150 baino gehiago izan dira erregistatu diren “ebaluatzaileak”
    Ez genuen horrelako arraskarik espero!!! Oso pozik gaude.
    Gora euskal komunitatea! Esker mila parte hartzaile guztiei!

    Asteburuan lasai egongo gara, baina astelehenetik aurrera esaldi gehiago sartzen saiatuko gara! (ikus #ebaluatoia).

  2. #Ebaluatoia Ia 13.5 K ebaluazio, 250 erabiltzailetik gora! Erdi bidean gaude! Zenbat eta erabiltzaile gehiago, hobe! Animatu! Mila esker!
    ========================================
    Umap Euskaraz ‏@umapEU ots. 15

    Azken 24 orduetako joerak: #ArkaitzBellon #KZJaia #ebaluatoia #athlive #GureEskuDago http://umap.eu/joerak/azkenak/24 … #umap #euskalTT
    ==================================================
    Umap Euskaraz ‏@umapEU ots. 14

    Azken 12 orduetako joerak: #ArkaitzBellon #KZJaia #athlive #ebaluatoia #GureEskuDago http://umap.eu/joerak/azkenak/12 … #umap #euskalTT

  3. EBALUATOIAREN LEHEN FASEA AMAITU DA!

    Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik. Gure aurreikuspen guztiak gainditu dituzue.
    33.000 ebaluazio, 500 erabiltzaile erregistratu dira.

    Orain gure txanda da lortutako datu guztiak analizatzeko eta emaitzak kaleratzeko.

    Egon adi martxoaren 4ko zozketari!

    Email bidez jasoko dituzue lortutako zenbakiak.

  4. Pingback: Bukatu da Ebaluatoia. Parte hartzea itzela izan da. | Hizkuntza-teknologiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

27 + = 29