“Espediente onenarentzako diploma” eman diote Iñigo Lopez Gazpio Ixakideari

UPV/EHUko Informatika Fakultateko 2012-2013 ikasturteko “espediente onenari diploma” eman diote Iñigo Lopez Gazpio Ixakideari. Diploma-banaketa urriaren 18an izan zen Carlos Santamaria Zentroan, Donostian.

Iñigo_sariaIXA taldeak eskaintzen dituen lan poltsen bitartez hasi zen Iñigo taldean. Hizkuntzaren Prozesamenduko teknikak irakaskuntzako domeinuan aplikatu ditu, euskarazko galderen sorkuntza automatikoan ikertzen aritu izan da.

Montse Maritxalar Ixakidearen zuzendaritzapean burutu du bere karrera-amaierako proiektua: Seneko: galderak automatikoki sortuz testuak  lantzeko aukera ematen duen aplikazioa. Eta lan horretan ohorezko matrikula lortu zuen. Horra lan horren  laburpentxo bat:

Seneko testuak lantzeko web bidez eskaintzen den aplikazio didaktikoa da. Oro har, sistemak erabiltzaileengandik jasotako fitxategien gainean automatikoki galderak sortzen ditu eta ariketa gisa eskaini. Honetaz gain, ikaskuntza/irakaskuntza metodologiari dagokionez sarean aurki daitezkeen aplikazioen alternatiba gisa garatu da sistema. Izan ere, fitxategiak eta ariketak partekatzeko metodoak oinarritzat hartuz kooperazioa eta elkarlana ahalbidetzen dituen metodologiari heltzea izan da helburua. Hau guztia gauzatzeko, besteak beste, web aplikazioak galderak automatikoki sortzeko gai den sistema batekin elkar eragiten du.

Egindako lanen dibulgazioari dagokionez, Seneko aplikazioa Bilbon ospatu zen IADAT 2013 kongresuan aurkeztu zuen Iñigok berak. Galderen sorkuntzaren inguruan elkarlanean burututako lanak, berriz, Madrilen egindako SEPLN 2013 kongresuan aurkeztu dira pasa den irailean.

Taldean hasitako ikerketa lerroari jarraipena emateko, IXA taldeak eskaintzen duen Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterreko ikaslea da egun.

ZORIONAK, Iñigo!

Iñigo_KBP_Irudia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

14 − = 12