Osasun-terminoak euskaraz: tresna informatiko berri bat

OLatzMaiteSnomed1Osasungoan euskara erabiltzea oraindik erronka betegabea da. Bide horretan, urrats bat eman du Olatz Perez de Viñasprek bere Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua  masterreko tesian: SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko lehen urratsak“.

Medikuntza-arloan terminologia zabal, eleanitz eta ulergarriena da SNOMED CT (Systematized Nomenclature of Medicine – Clinical Terms). Milioi bat termino inguru biltzen ditu gaixotasun-izen, gorputzeko atal, medikuntzako prozedura eta antzeko kategorien azpian.

Sare-semantiko honetako kontzeptuentzako euskarazko ordainak lortzeko aplikazio bat diseinatu du Olatzek eta aplikazioaren lehen urratsa inplementatu du. Honela, euskara ere duten zenbait hiztegi eleanitz espezializatutan oinarrituta, SNOMED CTn dauden gaixotasun-izenen %20 inguru euskaratu du modu automatikoan hizkuntza-teknologia baliatuta.

Tresna informatikoa diseinatuta dago eta garapenean jarraituko duen arren, arloko adituen erabilera eta ezagutza behar ditu Olatzek hurrengo urratsak emateko.

Osasun-langileek euskara erabil dezaten laguntza ematea da, besteak beste, aplikazio honen helburua.

Txosten osoa hemen dago eskuragarri.

Snomed
SNOMED ontologiaren adibidea (iturria: http://www.imt.liu.se/~erisu/)

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna Kepa Sarasola(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude