NewsReader proiektua abian jarri dugu Amsterdamen

Ixa taldea NewsReader proiektuko bost partaideetako bat da (EU FP7 programa, grant 316404, 2013 – 2015). Urtarrilaren 23an proiektua martxan jartzeko lehen bilera egin da Amsterdameko VU Unibertsitatean. Hauek gara kontsortzioko kideak :

NewsReaderproblem

Gaur egunean albiste-datuen kopuruak ikaragarri handiak dira eta zabalduz doaz gainera. Mila milioika dokumentu eduki dezakegu gordeta eta milioika dokumentu berri sortzen dira egunero. Gertaera berrien aurrean arin erantzun behar duten erabaki-guneetako langileek ezintasunean ibiltzen dira gaur egunean, egun erabiltzen diren soluzioek ez baitabiltza behar bezala. Ondorioz ia ezinezkoa da erabakiak hartzea informazio esanguratsu guztia eskuratuta, eta profesional horiek moldatu behar izaten dira informazio ez-osoa, ez-zehatza eta zaharkituarekin.

NewsReaderStorylines NewsReader proiektuan erabaki-prozesuetan laguntzeko tresna bat garatu nahi da. Profesionalari interfaze grafikoen bidez dokumentuak lerro historikoetan antolatuta erakutsiko zaizkio. Elkarrekintzaren bidez dokumentuen berritasun maila aztertu ahal izango du. Helburua da erauztea zer gertatu zion nori, non eta noiz, eta jakitea horrelakoak  bereizten  lerro historiko diferenteetan. Horrela, iraganeko gertaerak aztertuz NewsReader etorkizuneko gertaerak aurreikusteko gauza izango da. Gertaera berriak azaltzeko ahalmena lortuko du iraganeko datuak erabiliz. Finantzetako eta ekonomiako profesionalek testatuko dute tresna hau proiektuko azken urtean.

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude