Testu-liburuen “erradiografiak” egiten, hizkuntza teknologia erabiliz (Mikel Larrañagaren tesia)

Abenduan irakurritako tesi-lanean Mikel Larrañaga doktore berriak hizkuntza-teknologiako zenbait tresna erabiltzen ditu testu-liburu baten “erradiografia” egiteko, alegia, liburuan azaltzen den domeinuko ezagutza erauzteko. Lanaren zuzendariak Galan ikerketa taldeko Jon Ander Elorriaga eta Ana Arruarte izan dira, eta haren titulua Semi-Automatic Generation of Learning Domain Modules for Technology Supported Learning Systems.

Galan ikerketa taldeak EHUko Informatika Fakultatean dihardu. Adimen artifizialeko teknikak erabiltzen dituzte irakaskuntza-sistemak eta tresnak sortzeko.

Irudi honetan ikus daitekeenez, testuliburu bat automatikoki aztertzeko, eta bertan irakasten denaren errepresentazio sakona eraikitzeko hainbat urrats egiten ditu tesi horretan sortu den sistemak. Larranaga_Acq_Domain_ModuleSistemak lortzen dituen Domeinu-Modulu eta Ikas-Domeinuaren Ontologia horiek funtsezkoak dira irakaskuntza-sistema automatikoa sortu ahal izateko.   Honela dio Mikel Larrañagak sarreran: “Domeinu-modulua da Teknologian Oinarritutako Hezkuntzarako edozein tresnaren muina, hark adierazten baitu ikasleek ikasi beharreko ezagutza guztia. Tutore Adimendunek, adibidez, osagai hori erabiltzen dute ikasleen ezagutza neurtzeko eta nola jokatu erabakitzeko. Domeinu-modulua ez bada egokia, ikasketa-prozesu eraginkorra burutzea ezinezkoa izango da (Anderson, 1988).
Domeinu-modulua sortzea ez da lan arina, ordea.”

Testuaren prozesaketa automatiko hori egiteko Ixa taldean sortu ditugun tresnak erabili ditu: lematizazioa, analisi morfologikoa, constrain-grammar, UKB algoritmoa… Honako irudian kolore berdez azaltzen diren moduluak hizkuntza-teknologiakoak dira:

Larranaga_arkitektura Ixa taldean pozik gaude gure tresnetarako erabilera berriak asmatzen direnean, eta horrela tesi honetan bezala ikerketa-lerro berriak zabaltzen direnean. Zorionak eta eskerrik asko!

Tesia begiratu nahi duenak erraz lortu dezake dokumentua (PhDThesis.pdf), baita aurkezpeneko gardenkiak ere (TesiAurkezpenaGardenkiak.pdf) Galan taldeko webgunean.

Erantzun bat “Testu-liburuen “erradiografiak” egiten, hizkuntza teknologia erabiliz (Mikel Larrañagaren tesia)” bidalketan

  1. Pingback: Uzta oparoa Ekaia aldizkarian | Hizkuntza-teknologiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

59 − 55 =