“Itzulpengintza eta teknologia” berezko titulua

Ixa taldeko hiru kidek parte hartuko dute irakasle gisa UPV/EHU, UEU eta Langune-ren artean antolatu duten graduondoko berri batean.

Itzulpengintzako ikasketak eginda zein itzultzaile lanetan ari diren profesionalei zuzenduta izango da. 30 ECTS kreditukoa izango da, nagusiki online, modulu bakoitzean saio presentzial bat edo birekin. Zazpi modulu hauek izango dira:

  • Corpusak eta Itzulpengintza (4 ECTS)
  • Ordenagailuz lagundutako itzulpena (4 ECTS)
  • Itzulpen proiektuen kudeaketa (3 ECTS)
  • Lokalizazioa (5 ECTS)
  • Ikus-entzunezko itzulpengintza (5 ECTS)
  • Hizkuntza teknologiak eta itzulpen automatikoa (5 ECTS)
  • Kurtso bukaerako proiektua (4 ECTS)

Izen ematea zabalik egongo da irailaren 5era arte.

Informazio zabalago aurkituko duzu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude