Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua. Master ofiziala 2012-2013

2001. urtetik gabiltza hizkuntzalariak eta informatikariak formatzen hizkuntzaren teknologian lan egin eta iker dezaten. 70 profesional edota ikerlari trebatu ditugu orain arte.
Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua Master ofiziala berriro jartzen dugu martxan datorren ikasturterako.

Zer da Hizkuntza-Teknologia? Begiratu, begiratu Interneteko orri hauetan:

Baina… nola dabiltza aplikazio horiek?
Informatikaria edo ingeniaria bazara… Zein dira oinarrizko tresna informatikoak
hor barruan? Nola integratu daitezke aplikazio hauek beste aplikaziotan edo webean?

Filologo edo hizkuntzalaria bazara… Zelan erabiltzen da ezagutza linguistikoa hor barruan?
Lexikoa, gramatika, adierak? Zelan egiten dira automatikoki aplikazio horietan beharrezkoak diren analisi morfologikoa, sintaktikoa eta semantikoa?

Eusko Jaurlaritzak 2002. urtetik Infoingeniaritza linguistikoa aukeratu du bere ikerkuntza-lerro estrategikoren artean. Lerro honetan ikerketa eta garapena landuko duten ikertzaile berriak behar dira (informatikariak eta hizkuntzalariak). Arloko enpresek profesionalak behar dituzte.

Hizkuntza Teknologiaren mundu honetan sartu nahi duzu gure eskutik?
Jo guregana informazio zehatzago lortzeko: Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude