Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak

Ixa taldeko Iñaki Alegria eta Kepa Sarasola omenduak izan dira aurtengo Ibilaldian teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik.Hauek izan dira omenduak:

“Euskara Teknologia Berrietan”  bideo bat grabatu dute omendu guztien iritzi eta esperientziekin.
Hamaika telebistako bideo honetako lehenengo 6 minutuetan elkarrizketa batzuk ikus daitezke omenduekin.

DSC_0651Udako Euskal Unibertsitatean 1989an hasi zen lantzen informatika euskaraz. Hortik aurrera urtero antolatu ditu hitzaldiak, liburu eta material sorkuntza, ikastaroak, eta Informatikari Euskaldunen Bilkurak 1996tik. EHUko Informatika Fakultatean 1984-85 ikasturtean eman ziren lehen aldiz euskaraz bi ikasgai. UEUn eta Informatika Fakultatean jarraitu zioten materiala eta irakasleak prestatzeari eta 1998-99 ikasturtean lehenengo aldiz posible izan zen lizentziaturako ikasgai guztiak euskaraz egitea. Ixa taldeko hainbat kidek ere parte hartu zuten ibilbide horretan.
Ixa taldeak 1994tik 20 produktu baino gehiago sortu ditu (tresna, baliabide eta aplikazio linguistikoak) euskara teknologia berrietan errazago erabiltzeko.

Aurtengo Ibilaldiaren leloa ibipuntuzero i2.0 izan da. Horrela azaldu dute:

Gero eta gehiago gure ikasleak sare sozial ezberdinei buruz ari dira hizketan, ikastolako ordenagailuak ikas-irakaskuntza prozesuan ezinbesteko elementua dira egun, eta hori dela eta, guk ere internet zaleen artean hain hedatuta dagoen 2.0 horretan sartzeko beharra ikusi genuen, Ibilaldia ere 2.0 izan behar delakoan gaudelako. Hori dela eta, IBIPUNTUZERO, Ibilaldia delako,…

2 erantzun “Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak” bidalketan

  1. Teknologia berrietan txingurri lanetan, isilean eta ugari, etengabe lanean dabilen talde interesgarriarekin topo egin dugu aurtengo Ibilaldia Omenaldia egiterakoan. Omendu guztiei gure eskerrik beroenak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

+ 4 = 12