Lexiko-semantika: bi biltzar eta lehiaketa bat

Eneko Agirre Ixa-kidea,  SIGLEX interes-taldeko koordinatzailea izanda, semantikarekin lotuta dauden hainbat biltzar eta lehiaketatan antolatzaile-lanetan ibili da aspaldi honetan, hona oraintsu plazaratu diren hiru ekinbide:

Lexiko-semantikaz eta semantika konputatzionalaz arituko den *SEM biltzarra (First Joint Conference on Lexical and computational semantics: *SEM), elkarrekin antolatuko dute ACL ospetsuko SIGLEX eta  SIGSEM interes-taldeek.  Ekainaren 7 eta 8an Kanadako Montreal-en egingo da Ipar Amerikako hizkuntzalaritza konputazionaleko eta hizkuntza-teknologien erakundeak antolatuko duen biltzar orokorrrari lotuta (NAACL HLT). Eneko antolatzaile nagusia da biltzar honetan.

Supporting Users’ Exploration of Digital Libraries nazioarteko workshopa, Txipren 2012ko irailaren 27 egindo dena, eta International Conference on Theory and Practice of Digital Libraries (TPDL) kongresuaren barruan antolatu dena. Eneko eta Ixako Arantxa Otegi batzorde antolatzailearen partaide dira.

SemEval-2012 ebaluazio semantikoen lehiaketa orokorraren barruan eginkizun bat definitu da testuen arteko antzekotasun semantikoa lantzeko. Goian aipatu den *SEM biltzarrean eginkizun horretaz ere hitz egingo da. Eneko eta Ixako Aitor Gonzalez aritu dira antolatzaile lanetan. Ikusi SemEval-2012 eta SemEval-2012 Task 6: A Pilot on Semantic Textual Similarity.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

39 + = 48