Tesi bat entitate-izenez. Kalifornian jaio eta non hil zen Walt Disney?

Kalifornian jaio eta non hil zen Walt Disney?

Gizakiontzat erantzun errazeko galdera dugu hau, informazio egokia izanez gero. Makinek ordea, geroz eta erantzun zehatzagoak emateko kapazak badira ere, edozein galderari erantzun egokia emateko ibilbide luzea dute aurretik.

Gizakiok dugun ezagutzagatik jakin badakigu galdera horretan Walt Disney espresioak pertsona-izen bati egiten diola erreferentzia eta Kaliforniak aldiz toki izen bati. Baina…

  • Nola egin makina batek galdera bat emanik horrelako espresioak Identifikatu eta bereizteko ea den pertsona, erakundea edo tokia? (identifikazioa, sailkapena)
  • Nola jakin dezake makina batek Walt Disney espresioak pertsona bati egiten diola erreferentzia eta ez pertsona horrek sortu zuen eta izen bera duen erakundeari?(desanbiguazioa)
  • Eta azkenik, nola bila ditzake makina batek erantzunak beste hizkuntza baterako? (itzulpena)
  • Alegia, nola automatizatu daiteke entitate-izen gisa ezagutzen ditugun espresioen tratamendua?

Hizkuntza prozesamenduaren arloak urte askoan zehar arazo horiek eta beste hainbat ebazteko aurrerapauso garrantzitsuak ematen jardun du.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzen testuinguruan eta teknika mota desberdinak erabiliz, pasa den martxoan Informatika Fakultatean Izaskun Fernandez-ek irakurri duen tesiaren helburuak euskarazko entitate-izenen identifikazio, sailkapen, itzulpen eta desanbiguazio automatikoa izan dira.

Tesi-egilea: Izaskun Fernandez.
IK4-Tekniker-en lan egiten du, eta bera da zentro teknologiko horren ordezkaria Langune Hizkuntz Industrien Elkartean.
Tesiaren Izenburua
: “Euskarazko Entitate-Izenak: identifikazioa, sailkapena, itzulpena eta  desanbiguazioa”.
Zuzendariak: Iñaki Alegria eta Nerea Ezeiza
Tesi-txostena: Helbide honetan lortu daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude