Marta Recasens-en hitzaldia. Korreferentzia: Teoria, anotazioa, ebazpena eta ebaluazioa.

Gaur iritsi eta 30arte Marta Recasens Bartzelonako Unibertsitateko kidea izango dugu gure artean. Orain dela hilabete batzuk irakurri zuen tesiaz hitzaldia emango du GAUR 16’15tan. Tesiko zuzendariak Toni Martí eta Eduard Hovy izan ziren.

Gaia:      “Coreference: Theory, Annotation, Resolution and Evaluation”
Tokia: 2.3 mintegia
Hizlaria: Marta Recasens CLIC Centre de Llenguatge i Computació eta Bartzelonako Unibertsitateko kidea
Eguna
: Ekainaren 28an
Ordua
: 16:15

Pragmatika konputazionala oraindik ohian basati landugabea dela esan daiteke. Diskurtsoaren egituraren azterketarekin hasi gara lanean Ixa taldean berriki eta horretan bi bide nagusi definitu ditugu. Alde batetik,
hizkuntzalaritzaren ikuspegitik aztertzen ari gara. Eta bestetik, saioak egiten ari gara hori bera lantzen ikasketa automatikoko
sistemak erabiliz. Azkenik, bidean dagoen beste ikerlerro batek diskurtsoaren erlaziozko egitura zehazten dihardu. Elipsia,
erreferentzia, hizketa-ekintzak (speech acts), hizketaren planifikazioa, hizlari-ereduak erabiltzea… Gai horiek guztiak zain
daude

Marta Recasens-ek koerreferentziari buruz egin duen tesia ildo horretan kokatzen da. Pistak har ditzakegu bere lanetik gure lanak bideratzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude