Atro Voutilainen-en hitzaldia. Zuhaitz-bankua finlandierarako.(2011/06/08)

Finlandieraren prozesamendua betidanik izan da erreferentzia sendoa IXA taldearentzat. Horrela, euskararen analizatzaile morfologikoa eta analizatzaile sintaktikoa egin genituenean Finlandian sortutako “bi mailako formalismoarekin” eta “murriztapen-gramatikekin” landu genituen, haien urratsei jarraituz.
Zuhaitz-bankuak, edo treebank ere deituak, dira hurrengo urratsa, alegia, sintaktikoki etiketatutako corpusak. Ezinbesteko tresnak dira sintaxia tresna estatistikoekin landu ahal izateko. Euskararako EPEC corpusa (Euskararen Prozesamendurako Erreferentzia Corpusa) sortu dugu, Ancora proiektuaren bitartez kontsultatu daitekeena.

Atro Voutilainen berriro dator bisitan Euskal Herrira eta kontatuko digu nola sortu duten finlandierarako zuhaitz-bankua.

Gaia: Building a dependency treebank and other LRs for Finnish.
(Dependentziazko zuhaitz-bankua eta beste baliabide linguistiko batzuk finlandierarako eraikitzen.)
Tokia
: 3.2 gelan (batzar-gela ohia)
Hizlaria: Atro Voutilainen (University of Helsinki)
Eguna: Ekainaren 8an
Ordua: 11:30

Building a dependency treebank and other LRs for Finnish

  • Research infrastructure FIN-CLARIN
    • LR web service for R&D
    • corpora, language models, software, open source
    • FIN-CLARIN project
  • FinnTreeBank
    • user needs
    • grammar definition corpus
    • a parsebank with dependency syntactic annotation
  • Tagging and dependency parsing
    • Finnish
    • linguistic modelling
    • tools, technologies
    • modelling methods: experiments, comparisons

Ekainaren 7an eta 9an ere gure artean egongo da. Horregatik, Atrorekin hitz egin nahi duen edonork, Koldo Gojenolari abisatu mesedez, denbora antolatu ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude