Europar proiektu berri bat martxan: PATHS

europeana1
Urtarrilean abiatu berri den PATHS (Personalised Access To cultural Heritage Spaces, 2011-2013) proiektu europarrean dihardu IXA taldeak. Beste 5 partaiderekin batera arituko da lanean hurrengo 3 urteetan.
Europako Batzordeak finantzatutako proiektu honetan helburua, Europeana liburutegi digitalaren erabilera hobetzen laguntzea da, “ICT-2009.4.1: Digital Libraries and Digital Preservation” ataleko helburuen barruan. Era horretara, jakintza eta kultura anitzeko ikuspegi diferenteak sortuko ditu. Beste zerbitzuren artean kultur lanak bisitatzeko ibilbide gidatuak eskainiko ditu PATHS proiektuak.

europeana1

Europeana Europako eduki digitalen liburutegi erraldoia da. Hainbat museo, liburutegi, agiri eta ikus-entzunezko bildumatarako sarbide irekia da. Bere helburu nagusia Europar Batasuneko ondare kulturalaren digitalizazioa eta babesa da, alegia, Europaren aniztasun kultural eta zientifikoaren zabalkundea erraztea. Liburutegiak 15 milioi ale biltzen ditu gaur egun hainbat formatutan (irudia, testua, audioa eta bideoa).

europeana1

Interneteko liburutegi digitalei esker kultur-ondare diren material ugari daude eskuragarri gaur egun. Hala ere, kopuru erraldoi horiek nahasgarriak ere izan daitezke erabiltzaile arruntarentzat, zailtasunak izan baititzake aurkitutako informazio guztia interpretatzen. PATHS proiektuak pertsonalizatutako bisita gidatu interaktiboak eskaini nahi ditu, eta horri esker erabiltzaile arruntak ere eroso mugituko da liburutegi digital horien barruan. Erabiltzaileari maiz proposatuko zaizkio berarentzat interesgarri izan daitezkeen antzeko edukiak eta, gainera, aurkitutako informazioa erraz interpretatzeko laguntza emango zaio.

PATHSek proposatzen duen nabigazio gidatu berri honek kontuan hartuko ditu bilduma digitalean zehar egin daitezkeen hainbat ibilbide (“path”, ingelesez) posible. Edozein gairi buruzkoa izan daiteke ibilbidea, adibidez, artista eta bere medioei buruz (“Picassoren margolanak”), garai historikoei buruz (“Gerra hotza”), lekuei buruz (“Venezia”), edota pertsonaia ezagunei buruzkoa  (“Muhammad Ali”). Ibilbideak sortzeko eta jarraitzeko  moduak hainbat izango dira, hala nola, aldez aurretik adituek definitutakoak, PATHS sistemak berak automatikoki proposatuak, edo, nahi izanez gero, erabiltzaileak sortutakoak ere. Beraz, eduki digitaletara iristeko era berritzailea eskainiko dio PATHSek erabiltzaileari, eta gainera erabiltzaileekin izandako esperientzia baliagarri izango zaio sistemari liburutegi digitala bera ere aberasteko. Horretarako PATHS proiektuan erabiltzaileari zuzendutako informazio-atzipen (user-driven information access) teknologia hobetuko da, eta hizkuntza-teknologien bitartez analizatu eta aberastuko dira edukiak. Erabiltzailearen beharretan zentratuko da proiektua, erabiltzaile mota desberdinak identifikatu ahal izateko eta horietako bakoitzari berarentzako ibilbide egokiak proposatzeko gero. Ikerkuntza-helburu horien barruan, ondoko jomugak definitu dira proiektuan:

  • Ondare kulturalera atzipen egokia egiteko erabiltzaileen beharren analisia egingo da.

  • Ondare kulturalaren aberasketa nabigazio-sistema hobetu batentzat.

  • Nabigazio-sistema hobetua.

  • Atzipen pertsonalizatua eskainiko duen sarbidea.

  • Sistema eramangarrietara eta Facebook sare sozialetara eramango da.

  • Erabiltzaileen araberako  ebaluazioa egingo da.

Horretarako ondoko alorretan ikertuko du proiektuak:

  • Informazioren atzipena: Erabiltzailearen araberako nabigazioa landuko da eta, horretarako, bere beharrak identifikatu eta modelatu beharko dira.

  • Hezkuntza eta informatika: Ikasleen beharretara egokituko diren ibilbide tematikoak sortuko dira, nabigazioa modu gidatuan eraman dadin. Edo ikasleari libre utziko zaio bere kabuz egin dezan esplorazioak.

  • Edukiaren analisia eta aberasketa: Eduki digitalen errepresentazioa landuko da, batetik bildumako aleen artean erlazioak zehazteko, eta bestetik ale digitalak kanpoko baliabideetara ere lotzeko (adibidez, “Mona Lisaren” margolana Wikipediako sarrera jakin batera, eta “Mona Lisa” opera dagokion Wikipedia sarrerara).

PATHS proiektuan sei gara bazkideak:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

64 − = 57