Udako ikastaroa: Hizkuntzen kudeaketa mundu global batean

EHUko Udako Ikastaroen barruan LANGUNE
elkarte
berriak ikastaro bat antolatu du hizkuntzen teknologiak
dakartzan aukerak zabaltzeko asmoz. Izenburua hau da:”Hizkuntzen kudeaketa mundu global batean“.
Irailaren 1etik 3ra izango da, eta bigarren egunean Ixa taldeko Iñaki Alegriak ponentzia bat aurkeztuko du: “Nola lagun zaitzake teknologiak hizkuntzarekin borrokan diharduzunean?”
Hizkuntzen industriaren sektorean honoko agente hauek biltzen dira behinik behin: itzulpengintzaren esparru guztiak (testuen itzulpengintza, lokalizazioa, bikoizketa, interpretazioa, etab.), hizkuntzen irakaskuntza, edukien alorra (informazioaren
kudeaketa, lexikografia eta terminologia, edukien industria, etab.) eta teknologia linguistikoa (itzulpen automatikoa, e-learning sistemak, idazteko tresnak, dokumentu eleanitzen prozesamendua, etab.) Matrikula

EGITARAUA

Irailak 1

  • 9:00etan Dokumentazio banaketa
  • 9:15etan
  • “La gestión del multilingüismo en la Unión Europea” JOSEP BONET. Europako Batzordea.  Luxenburgo.
  • 10:30etan Etenaldia
  • 10:45etan “Edizioaren mundua erronka teknologikoaren aurrean” ANDONI SAGARNA. Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa. Donostia.
  • 12:00etan Etenaldia
  • 12:15etan “Nola lagun zaitzake teknologiak hizkuntzarekin borrokan diharduzunean?” IÑAKI ALEGRIA. Ixa taldea. Informatika Fakultatea. Donostia. UPV/EHU.
  • 13:30etan Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

Irailak 2

  • 9:15etan “Nolako merkatua du hizkuntzaren industriak” JOSU WALIÑO. LANGUNE. Donostia.
  • 10:30etan Etenaldia
  • 10:45etan “Zertan lagun zaitzake teknologiak bikoizketa hobeak egiten?” NAIARA AZPEITIA. REC. Donostia.
  • 12:00etan Etenaldia
  • 12:15etan “Hizkuntzen irakaskuntza autoikaskuntza sistemen bidez. Non gauden eta norantz joan beharko genuke” ENTZI ZUBIRI. Didaktiker Fundazioa. Bilbo.
  • 13:30etan Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa
  • 16:30etan Mahai ingurua: “Itzulpengintza eta teknologia. Zertan aldatuko da itzultzailearen lana?”
  • BEGO MONTORIO. EIZIE. Donostia.
  • RITXI LIZARTZA. Mara-mara taldea. Donostia.
  • GOTZON EGIA. Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia.
  • ENEKO OREGI. IZO. Gasteiz.

Irailak 3

  • 9:15etan “Hiztegigintza eta hizkuntzaren prozesamendua, bidelagun” ANTTON GURRUTXAGA. Elhuyar Fundazioa. Usurbil.
  • 10:30etan Etenaldia
  • 10:45etan “Informazio eleanitzaren ustiapena. Zertan ari dira auzokoak?” XABIER GARCIA DE KORTAZAR. Tekniker. Eibar.
  • 12:00etan Etenaldia
  • 12:15etan “Baliabide teknologikoak ikasgelan Ikastolen esperientziatik” JOSUNE GEREKA. Ikastolen Elkartea. Donostia.
  • 13:30etan Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

Erantzun bat “Udako ikastaroa: Hizkuntzen kudeaketa mundu global batean” bidalketan

  1. Pingback: Blog honen aurkibide osoa | Hizkuntza-teknologiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

+ 56 = 65