CLARIN proiektuaren bilera Euskal Herriko agenteekin

 

Ixa Taldeak CLARIN proiektuaren bilera bat antolatu du  n  ekainaren 8an Donostian.  CLARIN proiektuaren helburua hizkuntza-baliabide konputazionalak zabaltzea da giza zientzietako ikerketetan erabiliak izan daitezen.

CLARIN

Bileraren helburuak bi izan dira:

  • Alde batetik, CLARIN proiektuaren zehaztasunak proiektuko arduradunen eskutik  zuzenean jasotzea Euskal Herrian. Horregatik izan dugu gure artean Steven Krauwer Utrecht-eko Institute of Linguistics zentroko ikertzailea eta CLARIN proiektuaren koordinatzailea. Eta horregatik izan dugu gure artean Pompeu Fabra Unibertsitateko Nuria Bel irakaslea, bera baita CLARIN proiektuko arduraduna estatu mailan.

  • Eta beste alde batetik, Euskal Herrian hizkuntzaren azterketa eta prozesamenduan aritzen garen taldeon lanak aurkeztea.

Bileran parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako zuzendaria den Lourdes Auzmendik, Begoña Muruaga zuzendariordeak, eta Araceli Díaz de Lezanak. Ikusle gisa  parte hartu dute  proiektuaren berri zehatzagoa izateko eta euskarak marko horretan egin dezakeen ekarpena neurtzeko.

Egitaraua hau izan da (egindako aurkezpen guztien fitxategiak hemendik eskuratu daitezke):

10:00etan, Steven Krauwer (CLARIN proiektua eta Utrecht Institute of Linguistic)

10:30etan, Nuria Bel (Pompeu Fabra Unibertsitatea). 

11:00etan, Atsedenaldia

11:30etatik -13:00etara Hemengo taldeen aurkezpenak (I)

  • Miriam Urkia. Euskaltzaindia
  • Miren Azkarate. Euskara institutua. UPV/EHU
  • Mikel Santesteban.  Gogo Elebiduna. UPV/EHU
  • Antton Gurrutxaga eta  Iñaki San Vicente.  Elhuyar I+G

13:00etan: Luncha

14:00etatik-15:00etara Hemengo taldeen aurkezpenak (2. saioa)

  • Igone Zabala. Euskal Filologia saila. UPV/EHU
  • Ibon Aizpurua. Eleka.
  • Jon Sánchez. Aholab. UPV/EHU.
  • Kepa Sarasola. IXA Group. UPV/EHU

15:00-15:30: Jardunaldiaren ondorioak. Arantza Diaz de Ilarraza

CLARIN meeting Donostia10

Argi geratu da egun euskararako ditugun baliabide eta tresnak baliagarriak direla CLARIN proiekturako, baita Europa mailan sortzen ari diren antzeko proiektuetarako ere. Horrela adierazi dute Stephen Krawer eta Nuria Bell  arduradunek.

Parte hartzaileek zuzenean ezagutu dituzte proiektuaren arduradunak eta horiekin itunak sinatu ahal izango dituzte hemendik aurrera.

Gure ustetan CLARIN proiektua interesgarria da, Europako hainbat estatuk bermatua da eta, etorkizunari begira, baliagarria euskararen baliabideak zabaltzeko eta homologatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude