XML teknologiaren erabilera hiztegigintzan: Diccionario Básico Escolar

 

Santiago de Cubako Centro de Lingüística Aplicada-k (CLA) eta IXA taldeak lankidetzan egindako Diccionario Básico Escolar (DBE) delakoaren hirugarren edizioa izan da libururik salduenetakoa Habanako Feria Internacional del Libro-n, aurten.
DBE30 paperean

IXA taldean CLAkoekin lankidetzan ari gara duela ia hamar urte, eta DBEren garapenean egin dugu lan beraiekin, besteak beste. Hiztegia garai bateko RTF formatutik XMLratu egin zen lehenbizi, inprimatzeko helburua soilik zuen hiztegi batetik abiatu eta benetako datu-base lexikografiko bat eratuz. Horrela sortu ziren hiztegiaren lehen edizioa CDan (Kubako eskoletan doan banatu zena) zein on-line, bigarren edizioa (paperean, CDan zein on-line) eta aurtengo ferian arrakasta handikoa suertatu den hirugarren edizio hau (paperean, 50.000 aleko tirada izan duena, eta on-line ere jarri dena). Hiztegian 10.557 sarrera daude, 19.374 adiera eta 811 irudi.

DBE30 on-line

Esan bezala, hiztegia XMLz kodetuta dago, eta hiztegiak editatzeko leXkit izeneko ingurunea erabiltzen da hiztegiaren edizioa eta mantentzea egiteko. leXkit ere IXA taldean garatua da, Berkeley DB XML datu-base natiboa erabiltzen du informazioa gordetzeko, eta era askotako hiztegiak editatzeko erabil daiteke. On-line bertsioa nahiz inprimatzeko behar den PDFa zuzenean sortzen dira XMLtik, XSLT (XSL-FO) teknologia erabiliz.

Hemen kontsulta daiteke DBEren hirugarren bertsioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

1 + 9 =