Eneko Ixakidea Googlek gonbidatuta Zurich-en bisitan

Eneko IXA taldeko Eneko Agirre Google-en Zurich-eko ikerketa zentroan izan da, Google-ek ikerkuntza jardunaldi batzuetara gonbidatuta. Eneko lehenago ere egon da Google-en, baina kasu hartan Californiako Mountain View-n duten gune nagusian izan zen, hitzaldi gonbidatu bat ematen. Izan ere Google-eko ikerlari batzuekin elkarlanean aritu izan da.

Google Zurich
Europa, Ekialde Hurbil eta Afrikako 60 ikerlari inbitatu ditu Google-ek otsaileko mintegi honetan parte hartzeko. Google-ek unibertsitateetan egiten den ikerkuntzaren berri izan nahi du, eta unibertsitateetako ikerlariei kontatu nahi die zeintzuk diren bere ikerkuntza helburuak. Hemen dago 2009ko bilerako laburpen bat.

Eneko nahiko harrituta gelditu da Google-en unibertsitateekiko hurbilpenarekin. Nahiko modu irekian kontatu dute zeintzuk diren bere ikerketa gaiak, eta zeintzuk diren arazo irekiak.  Beren interesa hizkuntza-teknologiako hainbat alorretan kokatzen da: itzulpen automatikoan, hizketaren tratamendua eta informazio erauzketa.  Gainera Google-ek ikasle eta ikerlariei diru-laguntzak ematen die, baita ikasleak eta ikerlarientzat egonaldiak antolatu ere.

Google-ek bere lana proiektuetan oinarritzen du, unibertsitateko ikerlarien antzera. Proiektu horiek goitik edo behetik sortu daitezke, eta dena ondo badoa bilatzailean bertan probatzen dute, bilatzailearen bezero kopuru txiki bat proiektu horretako software berrira bideratuz. Horrela zuzenean neurtu dezakete proiektu berriak bilaketak hobetu dituen ala ez, erabiltzaileen portaera erreala aztertuz. Google-eko ingeniariak doktore, master eta graduatuen artean banatzen dira, herenetan banatuta. 10.000 izanda, atera kontuak zenbat ikerlari dauden!

Gai horietaz aparte, badago zer kontatu Google bisitatu ondoren. Mountain View-n duten gune nagusian Ikerlariek behar duten guztia dute bulegotik ez daitezen atera:  ile  apaindegia, gimmasioa,  erlajatzeko txokoak, kafe-makinak (benetako espresoa!), eta edozein langilek 60 metro baino gertuago ditu edari eta pikatzeko janaria doan. Izan ere hainbat jatetxe dituzte, tartean bat euskal erakoa (amerikar-euskal erakoa esan beharko 🙂 Google-eko gune horri campusa deitzen diote, eta egia esan jende gaztez gainezka egona, bai badirudiela unibertsitate bateko campusa. Sustatu-n ere inoiz aipatu dira horrelakoak.  Zurich-eko edifizioa kanpotik grisagoa eta txikiago da, 600 langile besterik ez. Barruan ordea friki batek diseinatutako haurtzaindegi baten antza du: pisu bakoitza gai baten inguruan dago eginda, klasikoa (dvd-bat duen beko sua barne!),  tropikala (landaraz betetako erlaxazio gela), ura (ixilean dagoen gela, hormetan arrainez inguratua), etab. Hemen irudiak.

Informatikako ikasleren batek Google-en egonaldi bat egin nahiko balu, jarri dadila  Enekorekin kontaktuan.

2 erantzun “Eneko Ixakidea Googlek gonbidatuta Zurich-en bisitan” bidalketan

  1. Pingback: Googleko kontzeptu-hiztegi berritzailea, IXAren elkarlanaren fruitu | Hizkuntza-teknologiak

  2. Pingback: Blog honen aurkibide osoa | Hizkuntza-teknologiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

5 + 2 =