Matxin itzultzaileak beste bi urrats egin ditu

Eleka enpresak Matxin programa itzultzailean bi hobekuntza egin ditu IXA taldea eta Elhuyar Fundazioaren laguntzarekin.

Alde batetik, gaztelaniatik euskararako itzultzailea hobetu da. Hau da, aste honetan aurkeztutakoa 2006an aurkeztu zen prototipoaren bertsio berritua da, eta itzulpenen kalitatean nabarmen hobetu da.
Itzulpena ez da perfektua, jakina, emaitza ezin da argitaratu bere horretan, baina ulergarri izatera ailegatzen ari da esaldi askotan. Perfektua ez, inola ere ez, baina ulergarria ahal da honako hau?

“Euskara gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek Martxelo Otamendirekin haren elkartasuna erakusten dute, Xabier Oleaga, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai, espainiar Espainiako Auzitegi nazionalagatik epaituak. Iraganaren saioaren atzean, epaiketa urtarrilean berriro hartuko da.”

Hauxe zen jatorrizko testua gaurko egunkari batean:

Los sindicatos que conforman la mayoría sindical vasca muestran su solidaridad con Martxelo Otamendi, Xabier Oleaga, Iñaki Uria, Txema Auzmendi y Joan Mari Torrealdai, juzgados por la Audiencia Nacional española. Tras la sesión de ayer, el juicio se retomará en enero.

Beste alde batetik, euskaratik gaztelaniarako Matxin itzultzailearen lehen prototipoa sortu da.

Bi itzultzaileak www.opentrad.com web-orrian erabil daitezke doan. Gainera, Matxin  itzultzailea Opentrad kode irekiko sistemaren barruan dago, eta horixe da gaztelania-euskara sistemaren balio erantsi garrantzitsuena.

Hona hemen hobekuntzaren adibide batzuk:

Erdaraz: La ordenanza municipal de viviendas tasadas fue aprobada.
Itzulpen zaharra: udal-ordenantza etxebizitza tasatu onartu zuten .
Itzulpena orain: Etxebizitza tasatuen udal-ordenantza onartu zuten.

Erdaraz: La asociación pelotazale busca un patrocinador para financiar sus actos.
Itzulpen zaharra: elkarteak bilaketa pelotazaletzen du babesle bat haren ekitaldiak finantzatzeko.
Itzulpena orain: Elkarte pelotazaleak babesle bat bilatzen du haren ekitaldiak finantzatzeko.

Erdaraz: Las fuertes rachas derribaron algunos árboles sobre varias carreteras.
Itzulpen zaharra: bolada gogorrek zuhaitz lurrera bota zuten zenbait errepideren gainetik.
Itzulpena orain: Bolada gogorrek zuhaitzen batzuk lurrera bota zuten zenbait errepideren gainetik.

Erantzun bat “Matxin itzultzaileak beste bi urrats egin ditu” bidalketan

  1. Pingback: Blog honen aurkibide osoa | Hizkuntza-teknologiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

23 − = 22