Google-en hizketa-ezagutza eta itzulpen automatikoa (bideo bat)

Google-k apostu garbia egiten du hizkuntza-teknologia erabiltzearen alde. Bideo interesante honetan azkenaldian plazaratu dituen bi zerbitzuen berri ematen dute. Bideoan elkarrizketa bat azaltzen da Googleko ikerlari ospetsu pare batekin: M. Cohen eta F. Och.

Google411 telefono mugikorretarako zerbitzua da,
Google Maps kontsultatzeko da eta hizketa bidez erabil daiteke, ingelesez.
Hau da AEBko telefonoa: 1-800-466-4411 edo 1-800-Goog411
Ikusi demo bat bideo horren 18:30 minututik aurrera.

Google Translate zerbitzuak itzulpen-zerbitzua ematen du.
Beste hizkuntza batean testu bat edo webgune bat ulertzeko tresna oso lagungarria da. Eta itzulpen bat egin behar baduzu, espainieratik ingelesera adibidez, abiapuntu “onargarria” emango dizu, posteditatu egin beharko duzu, baina zerotik abiatuz baino errazago egingo zaizu, baietz!
Cross Language Search ere egiten du Goggle-k. Interneteko bilaketa itzuliak dira horiek. Adibidez, esan bilatzeko “curación de verrugas” espainieraz eta bilatzeko ingelesez. Esango dizu “Healing of warts” bilatuko duela. Erakutsiko dizkizu hitz horiekin aurkitu dituen ingelesezko orriak, eta alboan erakutsiko dizkizu orri horiexek baina espainieraz. Saiatu bilatzen “Casas rurales en Lapurdi” ere, espainiera eta frantzesa jarrita.
Itzulpen mota bi horien adibideak bideoko 2:50 minutuan aurkituko dituzu.

Oinarri teknologikoaz ere hitz egiten dute. bi zutabe nagusi dira hor:corpus handiak eta estatistika. Azken urteetan ingeleserako 3 biloi hitz bildu dituztela! (ingelesez 3 triloi esaten dute baina). Azken urteetako konputazio-ahalmena asko handitu denez, datu andana horiek gorde eta prosesatzea posiblea dela.

Etorkizunerako ikerketa-lerroak aipatzen dituzte bukaeran: kalitate handiago lortze aldera corpus handiagoak, konputazio-baliabide gehiago eta hitzetan ezaugarri linguistikoak markatzea beharko direla diote.

Ondorioz zer? Ba… hizkuntzaren teknologiaren aplikazioak gero eta lagungarriagoak direla.

Bukatzeko, ikusiko zenuten euskara ez dela inondik agertzen.
Google-entzat oraindik ez gara interesgarriak
Oraindik badugu zeregina bertakoek 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

− 2 = 2