Morfologia eta sintaxiko ariketak Internet bidez

Interneten hitzen analisi morfologiko eta esaldien analisi sintaktikoa automatikoki egiteko aukerak badira: Morfeus eta Freeling adibidez. Institutuko ikasleentzat sintaxia eta morfologia ordenagailuarekin lantzea erakargarria izan daiteke. Agian ikasle batzuek dagoeneko erabiltzen dute bide hau etxeko lanak egiteko, irakasleek jakin gabe. Azaroaren 5ean UEUko ikastaro batean aukera horietako batzuk aurkeztuko ditugu. Ea bide batez parte-hartzaile guztion artean oinarrizko ariketa bilduma eztabaidatu eta sortzen dugun.

Hona hemen adibide batzuk:

Ancorako corpusetan esaldi hau analizatu: Ullrichek minutu bat atzerago atera arren ibilbidearen lehen zatian harrapatu zuen italiarra. (Kontsultak, CESS-EU, ikus zuhaitz osoa, grafikoa)
Ancora-EPEC-EU

Ixa taldeko demoetan analizatu morfeus analizatzaile morfologikoarekin: Amagoiaren lagunak Galizian egiten du lan.
Morfeus

Freeling analizatzailean: Las famosas aguas recorren lentamente su camino.(select output : shallow parsing)
Freeling

Ikastaroaren eguna
AZAROAREN 5a.

Ordutegia: 9:30/13:30 – 15:00/19:00

Irakasleak:
Maxux Arantzabe, doktorea Hizkuntzalaritzan eta UEUko kidea.
Kepa Sarasola, doktorea Informatikan eta UEUko kidea.

Informazio gehiago eta izena emateko aukera: www.ueu.org

Erantzun bat “Morfologia eta sintaxiko ariketak Internet bidez” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

− 1 = 2