SEPLN2008 biltzarreko laburpena Elhuyar-eko Hizkuntza-Zerbitzuen blogean

Elhuyar-eko Hizkuntza-Zerbitzuak sailekoek SEPLN 2008 kongresuaren laburpena egin dute. SEPLNren (Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural) XXIV. kongresu hori irailean izan da Madrilen.

Atal bakoitzean nabaritu dena aipatzen dute eta Elhuyarrekoek eurek kongresuan aurkeztu duten  AzerHitz proiektuko ikerketaren azken emaitzak ere azaltzen dituzte. AzerHitz  terminologia-erauzketaren alorrean kokatzen da. Corpus konparagarrietatik lexiko elebiduna erauzteko teknikak lantzen dira ikerketa horretan, metodo probabilistikoak bektoreetan eta horien arteko distantzietan oinarritutako metodoekin alderatuz. Metodo probabilistikoek hobekuntza bat ekarri omen diete aurreko lanarekin alderatuta (aurtengo LREC-2008 kongresuan aurkeztu dutena).

SEPLN-2009 Donostian izango da, eta XXV. saioa izango da . Honezgero hasi gara Ixa taldean antolaketarekin. Bai, noski, eurek dioten bezala guk ere espero dugu Elhuyar han izango dela.

Eta ongi etorria beren blogari. Hizkuntza-teknologiako berriak dakartzala eta, gure blogeko esteken artean sartu dugu.

Iruzkinak (2)

  • Elhuyar I+G+B says:

    Lehenik eta behin, eskerrik asko aipamenagatik. Hemendik aurrera jarraituko dugu hizkuntza teknologiei buruzko artikulu gehiago idazten.Bestalde, ondo legoke hizkuntza teknologiei buruzko blog gehiago sortzea euskaraz, ea saretxo bat lortzen dugun, esparru horretako berriak elkartrukatzeko.Laster arte!

  • testuak-lantzen
    Kepa Sarasola, Ixa Taldea says:

    Bai. Horixe.Ea blog-saretxo bat lortzen dugun hizkuntza teknologiaren inguruan.Ez ahaztu  Iparorratza bloga. Andoni Sagarnaren bloga. Bisitari eta parte-hartze gehiegi ez daukagu blog hauetan. Baina artikuluak sendoak dira eta apurka-apurka erreferentzia bat markatzen ari gara. Hori besterik lortzen ez badugu ere,… ez dago gaizki.Aupa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude