Hizkuntza Teknologia Interneteko bilatzaileetan: Azkenean sartu dute!

Azkenean bai! Interneteko bilatzaileetan nabaritzen ari da hizkuntza-teknologia erabiltzen hasi dela. Oraintsu arte Google-k eta beste bilatzaileetan hitz soila izan da oinarria, karaktere-sekuentzia hutsa. Azken hilabeteetan hasi dira azaltzen gauza berriak.
Google galderei erantzuten

Sei puntu aipa ditzakegu nazioartekoan:

Elebila ere multzo honetan sar dezakegu, hitzetatik harantzago baitoa bere bilaketetan euskarazko guneetan.
Ez da egin aurkezpen ofizialik tresna berri horiekin, apurka-apurka eta ixilik ari dira azaltzen, baina hor daude.
Azken asteetan, baina,  gaia pil-pilean egon da Microsoft-ek Powerset (sarearen analisi sintaktikoa egiten ari zen bilatzailea) erosi omen duelako.

Berri onak dira Hizkuntza-teknologiaren alde apustua egin dugunontzat.

3 erantzun “Hizkuntza Teknologia Interneteko bilatzaileetan: Azkenean sartu dute!” bidalketan

  1. Interesgarria da, zalantzarik gabe, horrelako aukerak integratzen joatea. Dena dela, nire zalantzak ditut hizkuntza-teknologiak erabiltzen ote dituzten.Nik uste dut galdera-erantzunen datu-base bat dutela, eta horretan oinarritzen direla aurrez definitutako hainbat galderei erantzuteko. Gai da, esate baterako, munduko herrialde baten azalera edo populazioa zein den galdetzen diogunean erantzuteko. Baina informazioaren erreferentzia bezala beti ematen digu CIAren webgunea, edo hala gertatu zait niri behintzat; badirudi, beraz, bertako datuak prozesatu dituztela, eta hori ez doa informazio erauzketa prozesu sinple batetik haratago.Proba egin dut, halaber, ‘what is the population of the Basque Country?’ galdetuz, eta ez daki erantzuten… CIAren webgunean ez dagoelako?Ondo dago, baina asko falta zaio oraindik, ezta?

  2. aupa,ez da hain sinplea. Beraiek informazioa erauzteko prozesadore automatikoak dauzkate, eta horien emaitza oso fidagarria dela dakitenean bakarrik erabiltzen dute. Horrekin datu base bat elikatzen dute bai, baina LNP erabiltzen ari dira, eta ez eskuzko lana.Galdetu “When did Hitler die?”. Halako batzuk erauzi dituzte (webgune oso ezberdinetatik), baina ez pertsonaia historiko guztietarako.

  3. Pingback: Googleko kontzeptu-hiztegi berritzailea, IXAren elkarlanaren fruitu | Hizkuntza-teknologiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

+ 6 = 7