Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua. Master ofiziala 2007-2008

2001. urtetik ibili gara hizkuntzalariak  eta Informatikariak formatzen hizkuntzaren teknologian agente aktiboak izan daitezen. 40 profesional edota ikerlari trebatu ditugu orain arte.
Hasieran Hiztek masterra izan zen (2001-2006), gero HAP doktorego-programa (2004-2007) eta orain master ofizial berrien erronkari ekin diogu. Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua Master ofiziala.

Begiratu Interneteko orri hauetan:

  • yourdictionary.com: 900 hiztegi kontsultagarri ingeleserako, 300 espainierarako, 9 euskararako
  • hiztegia.net: 50 hiztegi euskararako
  • Galdera-erantzunak hizkuntza librean: Galdetu “How far is Bilbao from London?”
  • Nuance: Hizketaren tratamendu automatikoa.
  • Aholab: irakurketa automatikoa euskaraz
  • news.google.com: Bildu eta sailkatu berriak automatikoki. Nola egiten dute berri-bilduma hori etengabe automatikoki eguneratuta mantentzeko?
  • Erabiltzen duzu Googlek ematen duen “Traduzca esta página” aukera?
  • Opentrad-Matxin: Itzultzaile automatikoa gaztelaniatik katalanera eta galizierara. Euskarara ere prototipo gisa
  • Laburpen automatikoa. Ikusi duzu Word testu-prozesadoreko “Autosummarize” tresna?

Baina… nola dabiltza aplikazio horiek?
Informatikaria edo ingeniaria bazara… Zein dira oinarrizko tresna informatikoak hor barruan? Nola integratu daitezke aplikazio hauek beste aplikaziotan edo webean?

Filologo edo hizkuntzalaria bazara… Zelan erabiltzen da ezagutza linguistikoa hor barruan? Lexikoa, gramatika, adierak? Zelan egiten dira automatikoki aplikazio horietan beharrezkoak diren analisi morfologikoa, sintaktikoa eta semantikoa?

Eusko Jaurlaritzak Infoingeniaritza linguistikoa aukeratu du bere ikerkuntza-lerro estrategikoren artean. Lerro honetan ikerketa eta garapena landuko duten ikertzaile berriak behar dira (informatikariak eta hizkuntzalariak). Arloko enpresek profesionalak behar dituzte.

Hizkuntza Teknologiaren mundu honetan sartu nahi duzu gure eskutik?
Jo guregana informazio zehatzago lortzeko: Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude