SALTMIL: Baliabide gutxiko hizkuntzen ahalegin teknologikoa sustatzen

SALTMIL nazioarteko zientzi elkartea da, bere helburua hizkuntza “txikietan” teknologiaren erabilera bultzatzea da, hizkuntza “handiekin” duten aldea murrizteko edo. SATMILek aurten saio berezi bat antolatzen du Interspeech2007 kongresu handiaren barruan, eta oraintxe zabaldu du lanak bidaltzeko deia. Erne beraz, zerbait bidali nahi baduzu.
SALTMIL elkartea
(Speech And Language Technology for Minority Languages) hizketaren tratamendu automatikoa lantzen duen nazioarteko elkarte nagusiaren  barruan dago, helburu bereziko azpitaldea da hor (ISCA, International Speech Communication Association), baina testua lantzeko teknologia ere sartzen du bere helburuetan: “ikerketa eta garapena sustatzea  hizketaren eta hizkuntzaren teknologietan gutxiago erabiltzen diren hizkuntzetarako”.  Gatza eta errotatxoa (‘salt’ eta ‘mill’) izan nahi du SALTMIL elkarteak, gatza bizigarri izateko, errotatxoa baliabide gutxikoari finago eta errazago eskain ahal izateko. Normalean bi urterik behin workshop bat antolatzen du elkarte horrek LREC kongresuaren barruan (1998, 2000, 2002, 2004, 2006), baina aurten ez-ohiko saio berezi hau ere antolatzen du.

Aurtengo saio berezia
ren gai nagusi gisa “software librea” aukeratu da, baina orokorrean baliabide gutxiko hizkuntzen ahalegin teknologikoa sustatzen duten lanak ere onartuko dira. Martxoaren 23.era arte duzu epea zure ekarpenaren berri bidaltzeko.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude