Donostian aipaturiko hiri-hedakuntzek Kortazarren planoaz bestelako espazioak zituzten lehengai gisa; denak ere nola edo hala itsasoari edota itsasadarrari irabazitakoak eta aurretikako presentzia arkitektonikoen gainean eraikiak. (...)
Bai monumentu eskultorikoetan, hiriko altzari esanguratsuetan eta arkitektura enblematikoetan estilo klasizista eta eklektikoak hein baten nagusituz, 1882 eta 1887. urteen artean eraikitako kasino monumentalak hirigune (...)
Portuaren inguruetako hiri-altzariek eta arkitekturatxoak euren funtzio konkretu eta erabilgarriak zituzten, zabalgunearen ur-fronteetako apaingarritasunetik at. Nasa, kai eta moiletan adibidez kanoiak aurkituko ditugu noray direlako (...)
Itsasoaren eta hiriaren arteko mugetan bestelako artikulazio sinbolikoen testigantzarik ere badugu. Elena Asins eskulturagileak, adibidez, Zarautzeko hondartza parean zementuzko edo hormigoizko blokeez eraikitako pasealekua proposatzen (...)