Soinu muntaketa egiten gaudela honen inguruan hausnartu nahi dut. Dudarik gabe oso entretenigarria da honetan aritzea baina zaila da nahi diren emaitzak lortzea. Ideia gauzatzea dirudiena baino konplexuagoa da. Ez dakigu ondo buruan dugun hori nola zehaztu, nola adierazi, eta, horregatik, ez dakigu nahi ditugun soinuak, erabilitako efektuak, etab. zenbateraino diren egokiak nahi duguna iradokitzeko. Gainera, soinuren bat aurkitzea nahiko zaila da, eta horrek batzutan muntaketa modifikatu beharra dakar. Beraz, hasieratik amaieraraino aldaketa izugarria jasan dezake muntaketak eta amaierako produktu hori hasieran espero genuenaren nahiko desberdina izan.
Gainera, hasierako ideia hori soinu bihurtzea lortuta ere, entzuleak ulertuko ote du adierazten saiatu garena? Bakoitzak bere interpretazioa egin dezake eta muntaketa modu ezberdinean ulertu. Printzipioz hau ez litzateke arazo bat izan beharko interpretazio bat sorrarazteak soinuek “zentzu” bat dutenaren sintoma delako. Hala ere, niretzat nahiko frustrantea izango litzateke jendeak iradoki nahi izan duguna beste modu batera ulertzea.2007/06/06 11:44:05.578 GMT+2
SOINU MUNTAKETA: BURUHAUSTEA
Nork: Nerea Hernando.2007/06/06 11:44:05.578 GMT+2
Etiketak:
soinu
muntaketa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat