Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2007/03/23 11:40:36.027 GMT+1

Maite, maite, maitia

Ikasle batzuk animatu dira dagoeneko bere ekarpenak egiten. Jonek HABEk eskaintzen duen web interesgarri bat aurkezten digu. Irrati-nobelak aurkitzen ditugu bertan, haien artean, Oihanek bidali duen maite, maite, maitia.
"Irrati nobelen inguruan miatzen aritu naiz Interneten. Garai batean, telebistak horrenbesteko indarrik ez zuenean, irrati-nobelek arrakasta zuten. Familiak, irratiaren inguruan bilduko ziren historio polit bat entzuteko asmotan. Baina gaur egun gauzak asko aldatu dira. Alabaina, tartean behin, aurki daiteke irrati nobelarik. Esaterako,  interesgarria iruditu zait, “Maite, maite, maitea” izenekoa. Arantxa Iturberena da honako hau eta http://www.habe.org/ikaslearengunea/antzokiiluna/index.hab web orrialdean irakur eta entzun daiteke. Agerraldi ezberdinetan dago banatua eta hauek, hainbat ataletan.
Interesgarria iruditu zait hainbat gauza ezberdinetarako:
-         Irrati-nobela bat zer den argiago jakiteko.
-     Soinu baliabideen aukera ezberdinak eta erabilerak. Klasean jorratutako zenbait gauza, bertan aplikatuta antzeman litezke: musika, soinu efektuak, erritmoa…
-         Lokuzioari lotutako gaietarako ere, behar bada, egokia izan liteke".

Interesgarria benetan. Irrati-nobelak ez dira ia egiten gure irratietan, baina oraindik badira gustuko entzuten ditugun saioak. Gainera, klasikoak ez emititu arren, gaurko garaiei egokituak egin ditzakegu, edo guztiz "sortzaileak". Aima zaitezte egiten, oso ariketa ona da eta.

Nork: arantza.2007/03/23 11:40:36.027 GMT+1
Etiketak: irrati-nobela ikasle narratiba | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari