Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2007/06/04 14:04:29.277 GMT+2

Arrosa, Txolarre eta beste batzuk

Batetik, irrati txikiak hobeto ezagutzeko gonbitea. ARROSA Irrati Ekoizpen Zentroa Euskal Herri osoko hogeitik gora irratiren elkarlan proiektua da; gehienak irrati txiki xamarrak eta maila lokalean edo ertainean aritzen direnak. Irrati txiki hauek ezaugarri eta helburu komunak izanik, proiektu honen inguruan bilduta daude elkarlana bultzatu eta indarra hartzeko. ARROSAren web orrialdean (http://arrosasarea.org/) irrati txiki hauek eta euren lana ezagutzeko aukera dago. Bestalde, behin irrati hauek ezagututa, euren web orrialdeetara sar daiteke interesa duenak, audio artxiboak, albisteak, eta zuzenean entzuteko aukera eskaintzen baitute horietako batzuk: Tas-Tas, Txolarre, Gure Irratia,...
 Bestetik, Txolarre Irratian lagun talde batek egin genuen irrati nobela bidaltzen dizut. 2004-2005 urte bitartean emititu zen 'Izkutuko koloreak' istorioa. Guztira 32 kapituluko irrati nobela da eta bidaltzen dizuedan hauxe lehenengoa da. Agian, berriro emitituko da Txolarren edo bere webgunean zintzilikatu... bitartean entzun lehenengo kapitulua eta gustatu bazaizue adi Txolarre Irratira!
IZKUTUKO KOLOREAK (1.atala)

Nork: Amaia Goikotxea.2007/06/04 14:04:29.277 GMT+2
Etiketak: irrati irrati-nobela arrosa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari