Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/07/22 10:26:05.273 GMT+2

Irrati artea: Interneten topatzen ditugun toki interesgarriak

Interneten soinu- eta irrati-arteari buruzko proposamen interesgarriak topa ditzakegu. Batzuk alboko zutabean duzue: Euskal Herrian bertan sorturiko Audiolab eta Hots Irratia, esaterako, baita Kunstrario, Microphonic edo Radiotopia ere. Horretaz gainera, hona hemen beste batzuk:
 Asko duzue entzuteko. On egin!!!

Nork: arantza.2008/07/22 10:26:05.273 GMT+2
Etiketak: soinu-artea irratia irrati-artea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/21 12:12:59.985 GMT+2

SOINU-BITAKORA EGITEKO BALIABIDE BATZUK

Soinu-bitakora hau egiteko, soinuak behar ditugu. Batzuk kalean edo estudioan bertan grabatuko ditugu; beste batzuk, berriz, Internetetik hartuko ditugu. Hona hemen soinuak eskaintzen dituzten webgune batzuk:

Nork: arantza.2008/07/21 12:12:59.985 GMT+2
Etiketak: efektu-bereziak soinu-baliabideak soinu-direktorioak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/15 12:02:30.892 GMT+2

Zergatik ez soinu-bitakora? (EGITARAUA)

Hemen duzue ikastaroaren EGITARAUA:

Uztailaren 23a, asteazkena

9:00-11:00
Mundua soinuen bidez ezagutzen. Inguruan ditugun soinuak bereizi eta ezagutu (itsuen jokoa).

11:30-14:00
Soinu-istorioak kontatzeko erak: entzun eta aztertu. Irratietan zein Interneten aurkitzen ditugun hainbat artxiboren entzuketa (soundscapes, readmovies, soinu-bitakorak, etab.).
Materialaren aurkezpena. Editatzeari buruzko azalpenak.

Uztailaren 24a, osteguna
9:00-11:00
Soinu-tailerra (I):
Soinu-bidaia diseinatu; gidoia eratu.
Soinu-baliabideak aukeratu eta gidoian sartu.
Soinuen grabazioa estudioan, kalean zein Internetetik...
Soinuaren muntaketa-teknika batzuk landu: text-sound composition; ready made...).
11:30-14:00
Bitakoraren eraketa (I):
Audioblog bat egiteko erak ikasi: Internetek eskaintzen dituen baliabideak ezagutu eta aztertu (podomatic, boomp3, ea...)
Uztailaren 25a, ostirala

9:00-11:00
Soinu-tailerra (II):
Soinuen grabazioa estudioan, kalean zein Internetetik...
Soinuaren muntaketa-teknika ezberdinak landu: text-sound composition; ready made...).
11:00-13:00
Norberaren soinu-bitakora eratu (audiobloga diseinatu).
13:00-14:00
Bitakorak entzun eta ebaluatu.

Nork: arantza.2008/07/15 12:02:30.892 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/15 11:40:25.489 GMT+2

ZERGATIK EZ SOINU-BITAKORA? (Materiala)

Blog honetan Zergatik ez soinu-bitakora? izenburuko ikastaroaren materiala izango duzue eskuragai.
Gaur hasita, ikastaroa hasi bitartean bertan erabiliko dugun materiala eskegiko dut.
Ikastaroan zehar ariketak ere bertan jarriko ditugu entzungai...

Dakizuenez, ikastaroa praktikoa izango da, eta bi irakaslek emango dugu: Itxaso F. Astobiza eta ni neu, Arantza Gutierrez.

Hasteko; soinuaren inguruko hausnarketa bat, baita proposamena ere: begiak itxi eta irudikatu inguruan dugun mundua, soinuen bidez jasotzen dugun ingurunea.

Hori egin eta gero, bi artikulu hauek irakurtzea gomendatzen dizuet: "Nunca ví un sonido"  eta "Haga un paseo sonoro"

Nork: arantza.2008/07/15 11:40:25.489 GMT+2
Etiketak: ikastaro irrati ueu soinu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/12 14:02:21.927 GMT+2

Zergatik ez soinu-bitakora?

Uztailaren 23,24 eta 25ean badugu proposamen bat zuentzat Iruñean bazabiltzate, edo bertaratu nahi baduzue. UEUko Kazetaritza Sailatik antolatu dugu ikastaro berezia: soinuekin jolastuz bitakora bat egitea... Soinuen bidezko bidai bat, errealitatetik edo irudimenetik, norberak nahi duena; denboran garatuta ala denboratik kanpo... Horretarako teknologia pixkat ikasiko dugu, soinu-edizioa, baita podcast bat nola egin... Hala ere hori ez da garrantzitsuena, interesgarriena, soinuaren bidez istorioak, eguneroko historiak eta asmatutako kontakizunak azaltzea baizik, bost minututako film laburrak egin, irudirik gabeak eta hain "bisualak"...  Animatzen zaituztegu gurekin  bidai hori egitera eta hemen sakatuz gero, proposatzen dizuegun menua dastatu ahalko duzue.

Nork: arantza.2008/05/12 14:02:21.927 GMT+2
Etiketak: irrati podcast soinu-adierazpena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/17 12:32:15.769 GMT+1

Soinuen bidez adierazi

EHUko Ikus-entzunezko eta Publizitateko 3. mailako ikasleei proposamen bat egin diet Irrati-narratiba izeneko ikasgaia gainditzeko: soinu-muntaketa bat egin behar dute. Muga bi dituzte: irudimena/sormena eta 5 minutuko denbora tartea; beste guztia, libre.
Batzuek oso argi dute zer egin; beste batzuk, aldiz, hor dabiltza ideia bati edo beste bati bueltak ematen. Nik proposamen moduko batzuk azaldu dizkiet:
a) Soinu paisaia. Adibidez, azaldu Bilboko paisaia soinuen bidez. Ez da Bilboko soinuak grabatu besterik gabe. Aurretik planifikatu behar dut ea zer grabatu nahi den; zeintzuk diren hiriko lekurik interesgarrienak, aipagarrienak, esanguratsuenak... Grabaketak egin eta gero, entzun, tarteak aukeratu eta editatu (beharbada ordutako grabaketak laburtu, 5 minututan sartu...)
b) Soinu-postala. Antzekoa, baina leku finko batean utzi mikrofonoa eta horko soinuak grabatu: esaterako, Getxoko Galean dauden soinuan...
c) Soinu-collage. Ideia, sentimendu, sentsazio edo dena delakoaren inguruko soinu-muntaketa bat egin. Eta horien konposaketak sortzen du ideia bat, kontzeptua...
d) Soinu-poema. Ez naiz poesiari musika jartze soilari buruz ari. Beste zerbait da. Poema baten gainean, soinu-konposizio bat egin: erritmo berezia sortu, ahotsa/musika/hotsak/isiltasuna erabili testutik haratago joateko...
e) Muntaketa erritmikoa. Besterik gabe. Ahotsa/hotsa/musika/isiltasunak erabili "abesti" bat azaltzeko...
f) Dramatikoa. Nahi duten eszena asmatu eta antzeztu...

Lan guztiak fikziozkoak zein errealitatetik jasotakoak izan daitezke, zuzenean jasotakoak edo laborategian asmaturikoak... Ikasturte amaieran entzungo ditugu, eta adierazi nahi izan dutena azalduko digute. Batzuek lortuko dute guk ulertzea; beste batzuek,ez. Lan batzuk oso onak izango dira teknikoki; beste batzuk ez hainbeste... Baina ziur nago guztion atzean lan handia egongo dela, baita ideia asko ere, soinu bat behar dutenak, edo gehiago...

Nork: arantza.2008/03/17 12:32:15.769 GMT+1
Etiketak: irrati adierazpena soinu | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/03/12 13:59:01.592 GMT+1

Irrati-sormenari buruzko lehiaketa CDM eta Radio Clasica-k antolaturik

CDMC eta RNE-ko Radio Clasica irratiak XV CONCURSO DE OBRAS DE CREACIÓN RADIOFÓNICA izeneko lehiaketa antolatu dute. 

Mintzoa erabiliz gero, gaztelaniaz egindako lanez gain, eleanitzak ere onartzen dira. Baina ez da derrigorrez hitzik erabili behar (hotsen bidez azaldutako muntaketak baizik). Lanak ez dira amaiturik egongo (hau da grabatu gabeal dira) eta idatzizko proiektuak bidaliko dira, baita erabiliko diren soinuen tarteak... Lanak entregatzeko epea APIRILAREN 18an amaitzen da, eta honako helbide honetara bidali behar dira:

XV Concurso de obras de creación radiofónica”
Centro para la Difusión de la Música Contemporánea
c) Santa Isabel 52, 5ª planta
28012 Madrid

SARIA: 6000€

Informazio gehiago HEMEN

Nork: arantza.2008/03/12 13:59:01.592 GMT+1
Etiketak: lehiaketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/25 13:21:38.028 GMT+1

Hala Bedi-ren jardunaldiak ostiral eta larunbatean



KOMUNIKABIDE ALTERNATIBOEN ERAGIN SOZIALA izenburupean jardunaldi bereziak ditugu Gasteizen, Hala Bedi Irratiak antolatuta.
25 urte komunikatzen betetzen duela ospatzeko antolatu ditu jardunaldiak Aldabe Gizarte etxean.
Ostiralean, otsailak 29, Kurdistango GUN irratiko kideak hitz egingo du.
Hurrengo egunean, goiz eta arratsaldeko sesioak antolatu dira, eta irrati komunitarioen paperaz gain, teknologia berrien erronkaz eta legislazioaz ere arituko dira hainbat hizlari, komunikabideetatik eta unibertsitatetik etorriak. Horretaz gainera, Hala Bedi eta oro har Gasteizko komunikabide alternatiboak izango dira protagonista, 25 urte betetzen baitituzte Arabako uhinak okupatzen eta bertako errealitatea ez ezik mundu osoa begi kritikoetatik ikusten eta azaltzen...

Nork: arantza.2008/02/25 13:21:38.028 GMT+1
Etiketak: irrati | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/25 13:12:04.305 GMT+1

Tas-tasen irrati-tailerra eta Hala Bediren urtebetetzea

Bilboko Tas Tas irratiko arduradunek euskararen erronkari eutsi nahi dutela eta, lehenengo euskarazko irrati-tailerra jarriko dute abian otsailaren 9an. Lau larunbatetan zehar irratsaio baten errealizazioaren oinarrian dauden arlo batzutan lan egiteko aukera izango dute parte hartuko duten ikasleek. Informazio gehiago nahi duenak eskuratu ahal du Tas-Tas-en web orrialdean.

Beste aldetik, Gasteizko Hala Bedikoak oso egitarau interesgarria antolatzen ari dira beren 25. urtebetetzea ospatzeko eta, bide batez, irratigintzaren inguruan hausnartzeko. martxoaren 1ean izango da eta inofrmazio gehiago emango dugu hemendik bertatik. Bitartean, Hala Bedi entzun nahi baduzue, klikatu HEMEN.

Nork: arantza.2008/01/25 13:12:04.305 GMT+1
Etiketak: ikastaroa irrati | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/17 09:09:14.339 GMT+1

Ikasleak irakasle: Irrati-eskoizpenari buruzko azalpenak gelan

Josi Sierra ikasleak jaso du bere blogean pasa den ostiralean, abenduak 14, Ikus-entzunezko 4. mailako ikasleek egin zituzten aurkezpenak. Izan ere, irrati-ekoizpenarekin zerikusia duten hiru  gai ezberdin aurkeztu zituzten gelan, Ekoizpena eta Errealizazioa Irratian izeneko ikasgaian. Hona hemen Josik jasotakoa; bide batez bere bloga bisitatzera gonbidatuta zaudete. Merezi du eta http://komunika.blogspot.com/2007/12/irratiaren-adibide-bat.html

Nork: arantza.2007/12/17 09:09:14.339 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

bisitari