Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2006/03/09 09:21:00 GMT+1

Jesus Altuna

Atzo Aranzadi Zientzi Elkarteak urrezko domina jarri zion Jesus Altunari, euskal ikerketaren erraldoietako bati. Asko eta ugariak dira Jesusen merituak, Jose Migel Barandiaran eta egungo ikerlarien arteko zubilana egiteaz gain, Munibe aldizkaria lehen mailara eraman du zientzia-aldizkarien artean eta urte luzez Aranzadi Elkartearen lemari eutsiz elkartea erreferentzia bihurtzen lagundu du. Zorionak Jesus.

Gure euskarazko egunkari bakarrean fotoberria baino ez da izan ekitaldiaren informazioa. Pena damait, baino asko harritu ez ikusita aurreko egunean Euskadi Ikerketa Sarien berria laburren zakuan galduta agertu zela.




Nork: irazabalbeitia.2006/03/09 09:21:00 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo IƱaki, Atzoko Teknopolis-en gai hau jorratu zuten, hau da, zientzia eta teknologiaren dibulgazioa edo biek komunikabideetan duten presentzia. Nork, nola, non dibulgatu beharko luketen aritu ziren eta egoera hobera dihoala ere aipatu zuten. Hobera jungo da, oin, zuk jarritako adibidea ikusita dexente hobetu behar dugu egoera "normalizatzeko". Noizbait aipatu dut baldintzak duten garrantzia zientzia eta teknologiaren arrakastan (http://www.blogak.com/sarezabalean). Azkenean, komunikabideak irakurleen baitara egokitzen dira, eta irakurleen izaera gizartearen baldintzetan oinarritzen da. Komunikabideek badaukate baldintza horiek aldatzeko zer esana, baina azkenean, zirkulu bizioso baten ari gara bueltaka. Norena da eranzunkizuna? Zu zeuk duzu honen erantzuna ezta? (http://www.blogak.com/sarezabalean)

Nork: josu.2006/11/22 08:32:00 GMT+1

Bare Foot Maniacs BareFootManiacs Big League Facials BigLeagueFacials Big Tit Patrol BigTitPatrol Blind Date Bangers BlindDateBangers Bus Stop Whores BusStopWhores Casting Couch Teens CastingCouchTeens Coeds Need Cash CoedsNeedCash Giants Black Meat White Treat GiantsBlackMeatWhiteTreat Hentai Playground HentaiPlayground I Spy Camel Toe ISpyCamelToe Mr Chews Asian Beaver MrChewsAsianBeaver Please Bang My Wife PleaseBangMyWife Pump That Ass PumpThatAss Roger Celeb RogerCeleb See Her Squirt SeeHerSquirt Teeny Bopper Club TeenyBopperClub The Big Swallow TheBigSwallow Threesomes Threesomes Tinys Black Adventures TinysBlackAdventures Tongues And Toys TonguesAndToys XXX Proposal XXXProposal

Nork: your.2006/11/22 21:40:00 GMT+1

Martxelo Otamendiri idatzi nion Berriara nire desadostasuna adieraziz. Erantzun zidan idatziz eta gero CAF-Elhuyar sarietan egin baikenuen topo hitzez. Denetara ez direla iristen, denetarako ez dutela tokirik, baina arrazoi nuela. Ondo dago Martxeloren jarrera eta, onartu egin behar dugu, Berria dela Euskal Herriko egunkari guztien artean zientziari espazio gehien ematen diona. Alabaina, Berriak duen toki eskasia hori kontuan hartuta, apika, politika orrialderen bat kentzea estimatuko genuke, kolore jakin bati espazio asko ematen dioten horietako bat esaterako.

Nork: Inaki.2006/11/22 22:06:00 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari