Honatx testua euskaraz jaso bezala emana:
“Geu, Europako kargu hautatu gisa, finantza merkatu eta bankuak arautzeko eginkizunarekin, egunero igartzen dugu finantza eta banku industriak egiten duen presioa sektore hori arautzen duten legeetan eragiteko.
Enpresa horiek haien ikuspegia entzunaraztea eta legegileekin eztabaidatzea ez da harritzekoa. Baina, gure iritziz, lobbying jarduera horren ahalmena eta horren aurkako esperientzia faltaren artean dagoen desoreka arrisku nabaria da demokraziarentzat. Egiaz, lobbying jarduera hori beste batzuenarekin orekatu beharko litzateke.
Ingurugiro eta osasun publikoan, gobernutik kanpoko erakundeek (GKE) berezko esperientzia garatu dute, korporazioek dutenaren aurrean ikuspegi ezberdina ematen duena. Gauza bera gertatzen da politika sozialetan eta industria harremanetan, enplegugileen ahotsa sindikatuek orekatzen dutelarik. Eztabaida hauek ikuspegi ezberdinak entzuteko aukera ematen diete kargu publikoei. Baina finantza jardueran ez da horrelakorik gertatzen. Ez sindikatuek eta ez GKEek ez dute garatu bankuen esperientziari aurka egiteko gai den ezer.
Hori dela eta, gaur egun ez dago gizarte zibilean kontrabotere nahikorik.
Hutsune honek ez du baztertzen guk geuk gure berezko esperientzia gara dezagun, sektorearengandik autonomoa dena, ez eta gure lana egin dezagun, baina desoreka hau, gure ustez, arrisku nabaria da demokraziarentzat.
Desoreka hau elite politiko eta finantzarioen artean dagoen lotura eta hurbiltasun handian kokatu behar da.
Gauza jakina da Estatu Batuetan Goldman Sachs eta gobernuaren artean dauden harreman eta loturak. Baina hurbiltasun hori ez da txikiagoa Europan. Hurbiltasun honen ondorioz, finantza sektorearen argumentuei norabide bakarreko arreta sor daiteke eta erabakiak influentzietatik aske hartzeko politikoen gaitasuna nabarmen oztopatzen da. Egiaz, finantza egituren krisialdiari eman beharreko erantzun politiko egokiaren faltak populismoa elika dezake, emozioetan oinarritutakoa, arrazoietan baino gehiago.
Hori dela eta, finantza eta bankuen araupenaz arduratu behar diren hautaturiko Europako kargu gisa, dei egiten diogu gizarte zibilari (GKEak, sindikatuak, ikertzaile akademikoak, think-tanks, …) gobernutik kanpoko erakunde bat edo batzuk sortzeko asmoz antola dadin. Honen helburua, eragile handiek (bankuek, aseguru erakundeek, hedge funds, etab. …) finantza merkatuetan dituzten jardueretan expertise alternatiboa garatzea izango litzateke. Bai eta azterketa hau modu egokian komunikabideei jakinaraztea.
Ildo politiko ezberdinetako hautatutako ordezkariak izanik, iritzi ezberdinak izan ditzakegu hartu beharreko neurriei buruz.
Hala ere, bat etortzen gara iritzi publikoan sortarazi nahi dugun arreta handiago honetan demokraziaren kalitaterako arrisku honi buruz.
Europako Parlamentuko kide guztiak eta parlamentu nazionaletako kideak gonbidatzen ditugu gure dei honekin bat egiteko.
2010eko Ekaina.
Idatzi artikulu bat