Izarren Hautsa: zientzia eta beste

Hori bai datua!
Ez dut gogoan blog honetan edo Jakin aldizkariaren nire tartean aipatu nuen Jeremy Rifkin-en La economía del Hidrógeno liburu txit interesgarria.

Liburu horrek datu, analisi eta gogoeta interesgarri eta sakon asko ditu.  Bertara joan dadila gomendatzen diot blog honen irakurleari. Dena dela, horien guztien artean bat gelditu zitzaidan burmuinean grabatuta liburua leitu nuenean. Oso harrigarria iruditu zitzaidan.

Rifkinek dioena:

'Termodinamikaren ikuspegitik, nekazaritza modernoa historian produktibitaterik txikiena izan duena da, hots, ekoitzitako energia-unitate bakoitzeko aurreko edozein arokoak baino energia gehiago kontsumitzen du. Nekazari tradizional batek 10 kaloria inguru ekoizten ditu usatutako kaloria bakoitzeko. Iowako laborari batek, eskura dagoen teknologia aurreratu guztia baliatuz, giza lanaren kaloria bakoitzeko 6.000 kaloria ekoitz ditzake, baina balentzia ez da horren izugarria kalkulatzen badugu zein izan den energia hori guztia ekoizteko baliatu duen energia. 270 kaloria dituen labore-lata bat ekoizteko, laborariak 2.790 kaloriako kantitate itzela kontsumitzen du makineria martxan izateko eta ongarriak eta pestizidak lortzeko.  Hortaz, sortutako kaloriako teknifikatutako laborari estatu batuarrak hamar kaloria kontsumitzen ditu prozesuan.'

Ezin da ukatu nekazaritzaren teknifikazioak neke eta lan handiak kendu dizkiola laborariari. Humanizatu egin da laborarien bizimodua eta ez da hori gutxi! Halaber, ongarri sintetikoek eta pestizidek hektareako produktibitatea biderkatu egin dute. Alabaina, hausnarketarako tarte handia ematen du gauza bera produzitzeko laborari modernoak tradizionalak baino 100 bider energia gehiago behar izateak. Ez dirudi oso jasangarria. Datu horri beste batzuk eransten badizkiogu: energia horren jatorriaren zatirik handiena erregai fosilak izatea,  produzitzaileen  eta kontsumitzaileen arteko distantzia gero eta handiagoa, ongarrien eta pestiziden hondakinek eragindako poluzio-arazoak, … Jasangarritasunaren irudia are lausotzen da.

Arazoa konplexua da oso eta beste ertz batzuk ere baditu, gosea edo desnutrizioa pairatzen ari diren milioika lagunak adibidez. Ez dut lerro hauetan sakonduko. Zu animatzen zaitu arazoari buelta batzuk ematea! Aurrerakuntza eta teknologia, dena den, ez dira errudunak!

Nor bereaz harro!
Berrikuntza gaietan Europako erreferenteetako bat Flandes da. Oraindik orain, berrikuntza kontuak direla eta bertako lehen ministroa Ibarretxerekin jarri omen da harremanetan. Gutun bat bidali dio. Lehendakariak pozik hartu omen du gutuna, baina egun batzuk itxaron behar izan du lehen ministroak zioena entenditzeko. Itzulpenaren zain egon behar izan du, nederlandera hutsez idatzita baitzegoen.

Sobra ere, batzuk garbi dute kultur dibertsitatea eta eleaniztasuna aldarrikatzeko norberaren kulturaren eta hizkuntzaren harrotasunetik hasi behar dela eta beste hizkuntza bat ulertu eta usatzearen ahalegina ez dela beti norabide berean egin behar.

Jakin nahiko nuke, gutuna kontrako noranzkoan joan izan balitz, zein hizkuntzatan idatziko litzatekeen.  Ez zait iruditzen euskara hutsez joango litzatekeenik, tamalez.

Egongo da, kasu honetan, lotsagabekeria eta kortesiarik eza egotziko
dionik Flandesko lehen ministroaren jokaerari. Ez da hori, norberaren bereizgarriaren harrotasuna baizik, guri guztioi sarritan falta zaiguna hain zuzen ere.

Anglizismoak
Derradan abiatzeko ez nagoela mailegu linguistikoen kontra, aitzitik, oso beharrezkoak ikusten ditudala ezein hizkuntza biziberritzeko. Hizkuntzek bizidunok airea bezala behar dituzte maileguak bizirauteko. Munduan ez hizkuntza inportanterik mailegurik ez duenik. Ingelesa bera lekuko. Lingua franca izanik ere antzinako lingua franca izan zen latinaren maileguz josita dago ingeles hiztegia.

Ez naiz beraz anglizismoen kontrakoa. Espontsor, spin, marketing, flim, errugbi eta enparauak entzuten ditudanean ez zaizkit belarriak zulatzen edota hizkuntza-senaren gunea asaldatzen. Natural-natural hartzen ditut.

Badira, hala ere, beste anglizismo batzuk nire onetik ateratzen nautenak. Basque Team izan da horietako atzena. Euskadi Kirola Fundazioak  EAEko eliteko kirolariak diruz laguntzeko ekimen moduan abiatu du Basque Team hori. Soka berekoak dira Bilbao Exhibition Centre, Topic (Tolosa Puppet International Centre), DIPC (Donostia International Physics Centre) eta beste batzuk. Ez dut entenditzen ingelesera jo behar hori. Sobra ere, nazioarteko kutsu homologatua damaio horrek. Uler dezaket partikular batek horrelakoak egitea modak edo bultzatuta. Hor ditugu hamaika taberna eta negozioen izenak lekuko. Ulertezina iruditzen zait erakunde publikoek edo para-publikoek hori egitea eta bide batez, herri honen marka den euskara estaltzea. Erakunde publikoetako ordezkariak dira lehenak euskal izaerak gauza eta produktuei balio erantsia ematen diela aldarrikatzen. Praktika batzuk gero!  Garai bateko sasi-ilustratuen konplexu bera al dute?

Horrelakoak gure herrian bakarrik gerta zitezkeela uste nuen. Tamalez gaitza zabalduagoa dago. Maiatzean Berlinera joateko parada izan nuen eta Mallorkan zehar eraman ninduen hegaldi luzean abioi-konpainiaren aldizkarian nire uste okerretik atera ninduen artikulua aurkitu nuen. Kexu zen gure idazlea alemana zentzurik gabeko anglisizmoz betetzen ari zirela. Horren adibide moduan Deutsche Bahn Alemaniako trenbide-konpainia (hango RENFE) jartzen zuen. Artikulugilea kexu zen, ticket, Service Point edo Surf & Rail modukoak usatzen dituela konpainiak jatorrizko berba alemanen ordez. Munduko beste inon horrelako anglomania ez zuela ezagutzen gaineratzen zuen.

Alemanaren defentsa egiteaz landara, ulergarritasunaren bandera haizatzen zuen. Alemanen % 60k ingelesik egiteko gai ez denez mezu horiek ez dituela ulertuko azpimarratzen zuen. Bestalde, erasten zuen gainerako % 40aren zatirik handienaren ingeles-mailak nekez gainditzen zuela turismoan aritzeko edo diskoan ligatzeko behar dena. Berak emandako datuen arabera alemanen % 10a soilik da gai ingelesez eroso aritzeko.

Datu hori ere gogoetarako bada, Europa zentraleko eta iparraldeko estatuetan ingelesaren ezagutza-maila eredu moduan jartzen direnean gure artean. Antza denez, han eta hemen txakurrak oin hutsik!

Imanol Murua
Berlinerako bidean harrapatu nau berriak. Heriok Imanol eraman digu. Gaixo larri zegoela bagenekien aspalditik. Berriak, hala ere, astindu  egin gaitu.

Firin-Faranen tertuliakide izan nuenean ezagutu nuen Imanol gertutik, komunikabideek ematen duten iruditik haratago. Hitz polit asko egon daitezke Imanolen bertuteak adierazteko. Neronek bat aukeratuko dut: herrikoia. Ardura handiak izanik ere, herritar arruntekiko gertu egoten jakin zuen. Herritarrekin bat egiten jakin zuen. Nolabait egia bihurtzen zuen, ordezkari politikoak herriaren zerbitzura dauden pertsonak direla eta, ez kontrakoa, maiz ikusten den moduan. Horrek eraman zuen, adibidez, intsumisoekin bat egitera eta bera ere intsumiso bihurtzera Espainiako armadarekin.

Txibitan ibiltzeari utzi diok Imanol; Zarauzko golfean egitekoak ginen bazkaria ezin izango diagu egin; platoko hire piztualdi sutsuekin ezingo diagu gozatu; grabazioa bukatu osteko, mokadu ea mokadu arteko, solasaldietan ezingo diagu hire esperientziatik edan,… Beti izango haut gogoan, alajaina!

Loria eta ohore Imanol.

Alan Turing
Alan Turingen izena urrezko letraz idatzita dago informatikoaren historian. Zientzia horren gurasoetako bat izan zen. Bart harri eta zur gelditu nintzen leitzean 1954ean bere buruaz beste egin zuela homosexual izateagatik 1952 kondenatu egin zutelako.

Ez zen gertakari hori herri atzeratu eta ilun batean gertatu, demokraziaren eta tolerantziaren eredu den Britainia Handian baizik. Homosexualitatea jazartzea ez da musulman fanatiko batzuen edo Fracoren diktadura ultrakatolikoaren kontu soila. Britainia Handian 1967an utzi zioten homosexualitatea jazartzeari, duela lau hamarkada soilik, 68ko maiatzaren atarian, Beatlesen gailurean eta miniak, autoa zein gona, esportatzen ari zirenean. Atzo alegia.

Sarritan urrun bizitzen eta sentitzen ditugu ideien, erlijioaren edo sexu-jarreraren inguruan munduan zehar gertatzen diren izugarrikeriekin. Gurean aspaldiko kontuak direla pentsatzen dugu. Ez dira horren aspaldiko, ordea. Memoriak makur jotzen digu horrelakoetan. Izan ere, egun normaltzat jotzen ditugun jarrera sozial asko bartekoak dira gure artean eta baita mendebaldeko gizarte aurreratuenetan ere. Berrogeita hamar urteren bueltan dituen irakurleak ahalegin handirik gabe dozena batetik gora esan ahal ditu. Zuena da hitza!

Horrela ez!
Gatazkak purrustadaren bat botaraziko didala lantzean behin esaten dut aldameneko zutabetxoan. Nahi baina gehiagotan jazotzen ari da. Azkeneko idatzia gatazkaz izan zen. Honek ere iturri horretatik edango du. Nonbait hustu behar ditut erraiak eta!

Zizurkilgo udalak gaur hartutako erabakiak aztoratu nau, hots, herriko bi plazei izena aldatzea. Entenditzekoa da Gerestari plaza izena kentzea, logika baten barruan sartzen da, alegia, gatazkaren aktore/ejekutore izan omen den heinean. Mina eragitea baztertu beharraz ohartu behar gara gatazkatik irteten hasteko. Etsenplurako, gerok ez genuke onartuko Rodriguez Galindoren jaioterrian, Granadan hain justu, plaza batek bere izena izatea (bidebatez, Galindoren biografia aurkitu dut web gune oso berezi batean).

Joxe Arregiren kasua beste bat da, bai hil zuten garaiagatik baita hil zuten moduarengatik ere. Joxe gatazkaren biktima da, biktima gaur, batzuetan hain zabar, usatzen den zentzu horretan. Ez dut Joxeren kasuan Zizurkilgo udalaren jarrera ulertzen; alferrikako mina eragin dutela uste dut. Niri behintzat mina eragin didate.

Amaitzeko, ez da ametitzekoa ere udalkideak meatxatzea.

Ankerkeria
Atzo jazotako Isaias Carrascoren hilketak seko jota utzi ninduen. Ibili bazebilen hor zehar kanpainan ETAk zerbait potoloa egingo zuela; batzuk mahaiaren gainean hilotza jarri asmotan zebilela esaten zuten. Kanpaina bukatutzear, gehienok agoreroek arrazoirik, zorionez, ez zutela uste genuenenean, danga, Isaiasen hilketa ankerrak astindu gintuen.

Izugarria oso, baina are izugarriago ondorengo orduetan gertatutakoa. Itxura batean sozietate onen zati bat ez zen enteratu jazotakoarekin edo, egia esateko, ez zuen enteratu nahi izan. Arratsaldeko bostak bueltan, Isaias jada hiru orduz hilotz, bi gaztetxo Donostiako zentroan abstentzioaren eskean plastikoa jartzen; 6rak aldera bozgorailutik oihuka abstentzioa eskatuz Andoainen; Teleberrin ikusi ahal izan dugunez, bart abstentzioaren aldeko manifa Bilbon eta konbokatzaileen bozeramaileak 'gaztakaren ondoriotzat' jo du hilketa, euria aritzea bezain fenomeno kontrolagaitza bailitzen; gaur abstentzioaren aldeko plastiko berriz estalita agertu da Anoeta eta Otsoa izeneko batek honelako otsakeria idatzi du Sustatun.

‘ETAren biolentzia deitoratzea auzi politikoa bihurtu da, ez etikoa. Zeinek bultzatzen du politika hori eta zertarako? Espainolek bultzatzen dute, euskaldunon askatasun nazionalak eta indibidualak biolentziaz ukatzen dutenek; zertarako eta euskaldunon askatasun borroka oztopatzeko, berdin dio ETAkoak diren, edo EAJkoak diren, NaBaikoak, edo ANVkoak: deitoratzearen aitzakiaren bidez gure herriaren politika kontrolatu nahi dute, gure herria kontrolatu nahi dute. Terrorismoaren kontua propaganda hutsa da, eta zuek espainolen propagandaren araberako politika onartarazi nahi diozue ezker abertzaleari. Hipokresia handia behar da horretarako 725 preso politiko egonda espetxeetan, tortura eguneroko ogia denean, alderdiak ilegalizatzen direnean, egunkariak itxi eta abar luzea. Baina orain, ezker abertzalea jipoitzen ari diren honetan, hasi zarete beste batzuek ere deitoratzearen kontuarekin gure oinarri elektorala jateko asmoarekin. Ez dezue lotsarik, hori bai anti-etikoa.’

Enpatiarik ez, gizalegerik ez, lotsarik ez isiltzeko sikiera. Ezer gertatu izan ez balitz bezala jarraitu zuen ezker abertzale ofizialak kanpaina egiten. Izugarrikeria iruditzen zait. Gertaera horrek, paso egite horrek, autismo horrek, Isaiasen hilketa bera baino ankerkeria handiagoa iruditzen zait. Beti aurki daiteke katuari eragiteko garunbakorik! Baina sozietatearen zati bat, horri jaramon egin ez eta igoal-igoal jarraitzea sozietate-zati hori gaixorik dagoela pentsatzera narama. Arazoa biolentzia politikoarekin amaitzea baino sakonagoa da. Biolentzian, errespetu ezean, egia berdadero bakarraren patrimonizazioan, enpatia ezean hezitako belaunaldi oso baten zati handi bat dugu kalean, besteen minaren aurrean paso egiten duena eta norberaren minan soilik erreparatzen duena. Horrek asko kezkatzen nau, gatazka luzatzea ekarriko duelako (harrobi oparoa du hor ETAk) eta armak isiltzen direnean ere arazo sozial larri bati aurre egin beharko diolako herri honek belaunaldi bat elkarbizitzarako hezten.

Liburu digitala
Liburu digitalez idatzi du Joxe Arantzabal adiskideak, Jakin aldizkariaren atzen alean (urtarrila-otsaila, 2008), Telepolis izenburuarekin egiten dituen iruzkinetan. Amazonen Kindle irakurgailua izan du estakuru.

Irakurgailu digitalak laster batean hobetuko direla dio eta liburuak banatzeko molde berri horren aurrean Euskal Herriko argitaletxeek zerbait pentsatu ote duten galdetzen du.

Atzen hilabetean parada izan dut gai horretaz euskal editore inportanteenetako birekin solastatzeko. Gaiari buruz kezkati ikusi nituen. Jakitun dira etorri badatorrela. Ez daude seguru noiz jazoko den. Ziurgabetasun horretan bizi dira. Heldu behar izango dioten erronka dela badakite. 'Noiz, ordea?' da beraien galdera.

Ez naiz nor, argitaletxeei zer egin behar duten esateko. Alabaina, nire iritziz gaurtik hasi beharko lituzkete gaiari buruzko erabaki estrategikoak hartzen: oinarri teknologikoa (komeni al da hardware berariazko bat garatzea ala kanpoan bilatu behar da zer dagoen?), banaketa-kanalak, aliantza estrategikoak (Galeusca bidez egin al daitezke?), banaketa-plataformak, plataforma horien gainean eman daitezkeen zerbitzu erantsiak, …

Bitxia da euskal mundua, hala ere. i-tunesek musikaren banaketan ekarritako iraultza ez da euskal musikara ailegatu. Nekez entenditzen dut euskal musika funtsak Internetez banatzeko plataformarik ez egotea oraindik Laboaren, Lertxundiren edo Los Xeiren kantuen zaleek nondik jaitsia izan dezaten.

Iraultzaren beste zantzu bat. Japonian segapotoetan liburuak leitzea moda-modan dago gazteen artean eta baita horretarako sortutako literatura ere. Horietako obra bat liburu salduenen zerrendaren goi-partean izan zen iaz. Euskal Herria ez da Japonia, baina …

Egunkaria
Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean, izan naiz goizean, anitz koloretako ehunka jenderekin Euskaldunon Egunkariaren itxiera gogoratuz. Ekitaldi xumea izan da; ez horratik sentimendurik gabea; sentimenduz mukuru aldiz.

2003eko otsailaren 20 beltz eta triste haren ordutik (eta halakoa zen eguraldia ere oker ez banago), urtez urte bete dugu Martin Ugalden biltzearen errituala. Ez dut datorren urtean itzuli nahi. Ez dut errituala errepikatu gura. Egoera honekin guztiarekin bukatu nahi dut. Epaiketa ba omen dator. Hodei beltzak horizontean ekaitzaren seinale, Egunkariako gure lagunak eraman nahi dituen enbata zelatan. Eguzkiak joko al du eta hodei beltzak sakabanatuko? Atzen hilabeteetako aurrekariei so eginez gero, nahikoa indar ez duela izango dirudi.

Elkar hartzea ezinbestekoa dugu datorrenari aurre egin eta gelditzen saiatzeko. Gaur Parkean ikusitakoari erreparatuz gero, elkarlanaren hazia ereinda dago. Zain dezagun artez elkarlanaren zurtoina, buru oparoak eman ditzan eta barrabas belarrak edo laharrak ito ez dezaten.

Innobasque
Joan den ostegunean Bilbo Euskalduna jauregian Innobasque berrikuntzaren euskal agentzia jende aurrean aurkeztu zen. Horixe egin baino lehentxeago bere lehen batzarra egin zuen eta zuzendaritza-organoak aukeratu.

Inpresionatuta gelditu nintzen Euskaldunako ekitaldiarekin. Esandakoak interesgarriak izan ziren, kontzeptu ezagunak, zentzuzko gauzak bestalde eta horrek ez zidan aparteko zirrararik eragin. Muntaia izan zen inpresionantea. Eszenategian, areto nagusia mukuru betetzen zuen jendearen aurrean, paratu gintuzten Innobasqueren egituretan gure lana eman behar dugun 400 lagun inguru publikoari so. Horren beste jende zuri begira ikusteak, ez zaitu oso eroso sentiarazten. Belarriko hazkura kentzeko keinua egiteko ere, hamaika begi so zenituela sentitzen zenuen.

Jende asko bildu zen Euskaldunan. EAEn I+G+b alorrean mugitzen den oro han zen. Batzuk, apika, ez zuten oso garbi izango zertara joan ziren edo bertan egoteak onurarik ekarriko ote dien, baina bada ezpada ere denak han zeuden. Bazirudien inork ez zuela argazkitik at gelditu nahi.

Asmo handiak daude Innobasqueren atzean. Bigarren transformazioa lideratu nahi izatea eta EAE Europako berrikuntza-erreferentea bihurtu nahi izatea ez dira gauaren gauerdiko eztula. Denek lana, ilusioa eta interesa beharko dugu. Neroni fortunatu zait jada eginkizuna eta ez makala! Nire ekarpenek, beste batzuen ekarpenekin batera, Innobasqueren ibilbidea zedarritzen lagunduko dute. Sustapena eta komunikazioa batzorde eragileko lehendakariorde izendatu naute: ohorea eta erantzukizuna.

Ekitaldira itzulita hobetu beharreko bi puntu. Batetik, eszenatokian nirekin batera zeudenen artean gorbata eta zakil lar. Emakumezkoak ozta-ozta izango ziren bertaratutakoen %10a. Bigarrena,  proiektatu ziren diapositiben euskarazko testuaren letra-tipoa zergatik zen gaztelaniazkoa baino txikiago? eta zergatik jarri zen euskara gaztelaniaren azpian? Hobetu beharreko bi puntu garrantzitsuak nik uste.

Innobasqueren staff profesionalari erreparatuta arduradunen ikasketen sesgoa deigarria iruditu zait: profil  zientifiko-tekniko duten guztiak ingeniariak dira! Uste dut Pedro Migel Etxenikeri leitu izan diodala ingeniari gehiegi dagoela Euskal Herria (barka naza Pedro berak horrelakorik esan ez badu). Ba, gauza bera esan daiteke Innobasqueri buruz…

Euskalduna jauregian bizitutako ilusioaren kontrapuntua publikatu zen joan den asteko prentsan: zientzietako bokazioaren beheranzko joera amaigabea. EHUko datuak dira eta 2001/02 eta 2006/07 ikasturteetako datuak alderatzen dira. Zientzia esperimentaletan % 37 ikasle gutxiago dago, zientzia teknikoetan  % 21 ikasle gutxiago. Osasun-zientziek soilik eusten diote mailari. Buztinezko oinarriak dituen sistema bat eraikitzen ari al gara? Pertsonarik gabe, ikerketa-azpiegiturak zementu eta altzairu baino ez dira. Kanpotik etorritakoekin hutsune guztiak betetzea ezinezkoa da eta oso arriskutsua da pentsatzea horrela egin litekeela. Pilak kargatu Innobasque!