Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2006/12/03 22:20:17.711 GMT+1

Darwin alajaina!

Nire eskuetara iritsi dira 2005ean EEBBetako herritarren artean eginiko inkesta baten datu batzuk. Inkesta horretan biziaren jatorriaz galdetzen zitzaien jendeei. Kreazionismoak bertan indarra izan baduela badakigu. Errepublikanoak nahikoa joera dutela eta baita Bush lehendakari basapizti hori ideia horretatik oso urrun ez dagoela. Beraz, pentsatzekoa zen mundua jainkoak sortu duelaren ideia pisua izango zuela erantzunetan. Datuek darakusaten indarra ordea ez nukeen espero izango, ikerketan munduko liderra ei den estatu horretan.
Dakusagun:
  • Kristau ebanjeslisten %70ak uste du bizidunak orain duten formarekin bizi izan direla beti,
  • protestanteen %32k eta katolikoen %31k gauza bera uste dute.
  • Errepublikarren artean %60 kreazionista da eta %11k bakarrik onartzen du eboluzioaren teoria.
  • Demokraten artean %29 kreazionista da eta %44 eboluzionista
Datuak izutzeko modukoak dira. Hutsuneak hutsune, egungo teoria zientifikoen artean oinarri sendoenak dituenetako bat eboluzioarena da eta, hala ere, zientzian eta teknololgian oinarriak dituen gizarte baten zati oso adierazgarriak uko egiten dio horri. Nola jaten da? Erlijioak eta zehatzago, erlijio-fundamentalismoak badu horretan zeresana. Alabaina, hori al da guztia? Ezetz esango nuke. Zeintzuk dira beste faktoreak beraz? Nik dakita? Dena dela, batetik familia goratzea diskurtsoaren ardatza duen  eta, bestetik, dibortzio-tasa izugarria duen gizarte baten eskizofreniak ere esplika lezake horren zati bat…

Kezka dut, beste 'amerikakeria' asko bezala moda hori gurera zabaltzeak  eta, igual hasita daude, aurreko batean txori batek xuxurlatu baitzidan eusko legebiltzarkide bat kreazionismotik urrun ez dabilela. Bejondeiola, baina izan dadila salbuespen exotikoa araua baino.

Nork: irazabalbeitia.2006/12/03 22:20:17.711 GMT+1
Etiketak: zientzia_gizartea eboluzioa kreazionismoa | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta zein da ezjakin hori? Ezin al duzu zeuk ere informazio hori xuxurlatu? Agian interesgarria izan liteke informazioa, batez ere botua nori eman erabakitzerakoan...

Nork: kuriosoa.2006/12/05 11:39:34.198 GMT+1

Nire hori esan zidanak ez zidan izenik eman, alderdi abertzale batekoa zela besterik ez zidan esan.

Nork: inaki.2006/12/06 09:25:19.364 GMT+1

Ez dut prentsa-arrosarena egin nahi, baina EAko antolaketa-idazkaria eta legebiltzarkidea opusiano petoa dela jakinda...Hori bai euskal sozialdemokrazia!

Nork: Josu.2006/12/07 00:34:27.724 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari