Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2006/09/23 10:25:00 GMT+2

Berandutxo

Atzoko hitzaldian Ibarretxe lehendakariak agindu zuen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza plana urtea bukatu baino lehen onartuko zela. Bazen garaia! Izan ere, EAEn sustatuko den ikerketa eta garapenaren ardatz nagusiak definitzen dituen aurreko planak 2004ean zuen epemuga. Normalean plan berria zaharraren amaiera iritsi baino lehen diseinatuta egon beharko zukeen. Zergatik ez da horrela izan? Egia esan, ez dakit. 2003 eta 2004an zehar hainbat lantalde aritu ziren plan berriaren nondik norakoak eztabaidatzen, definitzen eta proposamenak egiten. Liburu zuria horren ondorio, 2005eko martxoan publikatutakoa. Plana 2005eko hasierarako indarrean egotea espero zen. Ez zen horrela gertatu eta impassean gauden artean. Pentsatzen dut interes kontrajarriak egongo zirela, proposamen batzuk ez zutela nahi adinako kontsentsua lortuko (zientzia handiko azpiegitura, espalazio-zentroa alegia, izango ote) eta hor ibiliko zirela eztabaidan. Interes handiak daude alorrean, asko hazi da alorra, zentro koskortxoak ditugu, bizi eta iraun egin behar dute (esan didatenez ikerketa-zentro nagusietako bi 2005a ixteko larri ibili omen ziren) eta normala denez guztiek etxerako nahi dituzte planaren postura nagusiak.
Publiko egiten denean ikusiko dugu zertan gelditu zen plana eta Liburu Zurian adierazitakoa zein punturaino beteko den.

Nork: irazabalbeitia.2006/09/23 10:25:00 GMT+2
Etiketak: i_g_d zientzia_gizartea espalazioa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hitzaldi horri buruz komunikabideek emandako burrundarak beste norabide bat izan zuen eta eskertzen dut norbaitek lerro artean irakurtzen jakin eta ezagutaraztea. Badira dagoeneko 2 urte luze gure herriak izango duen edo izan beharko lukeen norabidea gutxi batzuk dakitela. Alde batetik, Berrikuntza Sistemaren Liburu Zuria daukagu, baina hau eta antzeko beste batzuk irakurrita, Euskal Herria eta beste edozein herrialderen arteko diferentzia aurkitzea ez zait erraza egiten. Arraultza edo oiloaren lehia horretan, administrazioak edo merkatuak (eta enpresek), norabidea nork markatzen duen ez daukat argi, baina bakoitzak daraman norabidea jakitea ezinbestekoa zaigu. Administraziotik bultzatuko diren sektoreak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa da eta hemen behintzat europatik hurrun gabiltza. Europatik definitutako lerroak erreferentziatzat hartu eta gure herriak antzeko norabidea hartuko duela suposatzen ari gara azken bi urteotan. Eskerrak azken finean hainbeste diferentzia ez ditugula aurkitzen. Badirudi azkenean zerbait irtengo dela urte bukaerarako. Zorionak tokatzen zaizkionari. Premia badaukagu. Herri honen nondik noranzkoak jakiteko premia.

Nork: josu.2006/11/22 08:33:00 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari