Aukera ei da ingelesezko opportunity berbaren ordaina. Izpiritu bereko hitzak dira parada, beta, abagune edo okasio. Ez dezagun, bada, parada gal Spirit ez eta Opportunity z berritzeko. Berria n leitu dudanez herren dabil Spirit , ezin dunetako maldan gora egin bateriak eguzki-galdatan kargatzera (bidenabar, horretan badu antzekotasuna gure gatazkarekin), sei errobedetako bat ez dabilkio eta. Jaki faltaz ahul ordu beteko lana egiteko beta baino ez du.
Marteko ekudadoretik gertuago pausatu zen biki Opportunity eta okasioa ez du alperrik galtzen utzi. Eguzkiarekin goxo-goxo, gurpil guztiak lanean, handik hona dabil, airos, zientzialariak datu oparoekin itoaraziz.
Hiru hilabetge luzatuko omen zen bi ibilgailu robotikoen lana, bi urte joan dira eta biak beharrean jarraitzen dute. Ez dezadan abagunea pasatzen utzi espazio-misio txiki, merke eta eraginkorren loria kantatu gabe. Alde ederra duela egun batzuk hizpide izan genuen Nazioarteko Estazio Espazialarekiko. Haiekin zientzia egiten ari dira, jakintza sakondu eta zabaldu, Marteren irudia osatzen; bestearekin politika nagusiki.
2006/03/19 22:32:00 GMT+1
Aukera
Nork: irazabalbeitia.2006/03/19 22:32:00 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Atzo harrapataka idatzitakoa sakondu nahian, misio hauen zifrak aipatzen direnean otzikara sartzen zait gorputzean. Ezagutza berria sortzea izugarria iruditzen zait, horretarako bait ditu gizakiak dauzkan gaitasunak. Baina askotan, zuk ederto aipatu bezala, ikerketa politikaren propaganda bihurtu eta izugarrizko ahaleginak egiten ditugu ahalik eta zarata gehien ateratzen. Nire ustez, bada lurrean opportunity asko botatzeko aukera eta beharra. Baina bere destinua Marten izan beharrean, lurrean eta gizakiaren baitan beharko luke.
Nork: josu.2006/11/22 08:30:00 GMT+1
Hortan pasatzen dugu denbora...Hainbeste opportunity lurrean eta denak Martera bidali behar...
Nork: josu.2006/11/22 23:32:00 GMT+1