Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/04/27 09:04:47.325 GMT+2

Alan Turing

Alan Turingen izena urrezko letraz idatzita dago informatikoaren historian. Zientzia horren gurasoetako bat izan zen. Bart harri eta zur gelditu nintzen leitzean 1954ean bere buruaz beste egin zuela homosexual izateagatik 1952 kondenatu egin zutelako.

Ez zen gertakari hori herri atzeratu eta ilun batean gertatu, demokraziaren eta tolerantziaren eredu den Britainia Handian baizik. Homosexualitatea jazartzea ez da musulman fanatiko batzuen edo Fracoren diktadura ultrakatolikoaren kontu soila. Britainia Handian 1967an utzi zioten homosexualitatea jazartzeari, duela lau hamarkada soilik, 68ko maiatzaren atarian, Beatlesen gailurean eta miniak, autoa zein gona, esportatzen ari zirenean. Atzo alegia.

Sarritan urrun bizitzen eta sentitzen ditugu ideien, erlijioaren edo sexu-jarreraren inguruan munduan zehar gertatzen diren izugarrikeriekin. Gurean aspaldiko kontuak direla pentsatzen dugu. Ez dira horren aspaldiko, ordea. Memoriak makur jotzen digu horrelakoetan. Izan ere, egun normaltzat jotzen ditugun jarrera sozial asko bartekoak dira gure artean eta baita mendebaldeko gizarte aurreratuenetan ere. Berrogeita hamar urteren bueltan dituen irakurleak ahalegin handirik gabe dozena batetik gora esan ahal ditu. Zuena da hitza!


Nork: irazabalbeitia.2008/04/27 09:04:47.325 GMT+2
Etiketak: homosexualitatea sexualitatea erlijoa zientziaren_historia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari