Migrazioak

Migrazioak; garai batean animalienak bakarrik ezagutzen genituen. Hegaztiena: ehizatarien pasa eta kontrapasa. Pertsonena oso ondo ezagutu ditugu gure Euskal Herrian, bai joandakoenak baita etorritakoenak ere. Orain informatikak ere ekarri dizkigu migrazioak, datuena eta abarrena.

Migrazio garaia izan da ere blog honetan. Ez da, ordea, lehena. Lehenago, unibertsitatera.net-eko bertsio zaharrra migratu zen bloggeretik. Beraz, ohitu edo egin gara.

Aktibitate nahikoa handia izan nuen lehen etxe hartan. Txikixeagoa izan dut bigarren etxean, azken urteotan bereziki. Badakizue Facebooken lehia. Promesarik ez dut egingo, baina ea erritmo txukun bat harrapatzen dudan aurrerantzean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude