Joan-etorriko emigranteak

Cardiffen (Gales) naiz Tolosako udalak bertako udalarekin duen Europako proiektuaren lan-saio batzuetan. Eleaniztasunaren inguruko proiektu bat da eta Galesko eta Euskal Herriko esperientzietatik abiatuta, eleaniztasunaren kudeaketa hobetzeko bideak aurkitzea da, beti ere, irakaskuntzaren esparruan. Gaur goizean, proiektuaren koordinatzaileak komentatu egin digu poloniar batzuekin beste proiektu batean ari dela eta poloniarrek oso arazo kurioso eta aurreikusi ez duten bati egin behar diotela aurre.

Sobra ere, atzen urte biotan atzerrira, bereziki Europara, emigratutako poloniar asko Poloniara itzultzen ari da bizitzera, krisi ekonomikoaren eraginez hain segur. Emigrante horiek 7-9 urte pasa dituzte atzerrian eta han hezi dituzte beren seme-alabak. Hortaz Frantziako, Erresuma Handiko edo Espainiako hezkuntzaren bidez hezi dira eta  jakintza, frantsesez, ingelesez, gaztelaniaz edo beste hizkuntzaren baten bidez jaso dute. Polonieraz analfabetoak dira eta etxeko poloniera baino ez dakite. Hortaz, ume horietako asko nerabezaroan itzultzen dira Poloniara eta polonieraz ez dute nahikoa gaitasunik  bertako irakaskuntza-sisteman egokitasunez integratzeko. Horrek, jakina, beren errendimenduari daragio eta etorkizuneko aukeretan, unibertsitatean sartzeko nota egokia lortzeko adibidez, eragin negatiboa izan dezake.

Arazo horri buelta nola eman?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude