Negu nuklearra

1980ko hamarkadan sortutako kontzeptua da berau; gerra hotzaren garaikoa. Laburtuz, bi superpotentzien arteko gerra nuklearrak Lurra inguratuko zukeen atmosferan eskegitako hautsezko geruza sortuko zukeen, bertan hainbat urte iraungo zukeena. Geruza horrek eguzki-izpikak lurrazalera iristen eragotziko zukeen, batez besteko tenperaturak negutakoetara jaitsiko ziratekeen, uztak galdu egingo ziratekeen, gosetea etorriko zatekeen, …

Arriskua gerra hotzaren urtzearekin joana zela uste nuen. Aspaldi negu nuklearraren berri ez nuen. Alabaina, Scientific American aldizkariaren urtarrileko alean publikatutako artikulu batean Alan Robock eta Owen Brian Toon klimatologoek arriskua ez dela desagertu abisua ematen dute. Izan ere, beren iritzian negu nuklearraren mamua ez zen gerra hotzaren amaierarekin uxatu.

Beren aburuz, gerra nuklear erregional batean atmosferan injektatuko litzatekeen hautsa nahikoa izango litzateke negu nuklearra planeta osora ekartzeko. Eredu klimatikoei buruz pilatu den jakintzak eta ordenadore bidezko simulazioan irabazi den kalkulu-ahalmenak modelizazioan beste faktore batzuk ere kontuan hartzea ahalbidetu dute. Emaitza argia izan omen da, ez da beharrezkoa gerra nuklear global negu nuklearra eragiteko.

Zer da gatazka nuklear erregionala? Zein neurrikoa? Ba esaterako Indiaren eta Pakistanen artekoa izan daiteke hori. Pakistanek 60 bat buru nuklear dauzka eta Indiak 50. Beren artsenal nuklearra elkarri botako baliokete nahikoa izango litzateke negu nuklear globala eragiteko. Egileen arabera hori gertatzea ez litzateke harritzekoa izango baldin eta bi estatuok gerran hasiko balira, Pakistanen indar konbentzionalak Indiarenak baino dexentez ahulagoak izanik tentatuta egon daitekeelako bere burua nuklearraren bidez defendatzeko.

Espero dezagu horrelakorik ez gertatzea, baina Rocock-ek eta Toon-ek marrazten dute aukerak armairutik atera du negu nuklerraren mamua.

Iruzkinak (2)

  • Gwynne Dyer-en “Guerra” liburuaren arabera, guerra nuklear bat egitea oso zaila omen da, izan ere “indar nuklear minimoaren teoria” sartzen baita bertan.

    Bi potentzial nuklerrek elkarri misil nuklearrak botako balizkieke, bi potentziak (estatuak/nazioak) elkar suntsituko lirateke, ia ezinezkoa baita misil nuklear oro interzeptatzea eta soilik misil bakan bat objetibora erortzen bada, objetiboa eta nazio osoa pikutara joango lirateke. 

    Misil nuklear BAT nahikoa da, nazio bat txikitzeko, horrek mantentzen omen ditu potentzia nuklearrak ON botoiari begira… baina sakatu gabe!

    Oso blog interesgarria, ene blogean zeure RSS-ak gehitzerik bai?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude