Ibarretxe

Joan dira hainbat egun Juan Joxe Ibarretxe EAEko lehendakari izateari utzi zionetik. Horri buruz idazteko ideia ibili zait egun hauetan buruan jira-biraka. Egin behar nuela sentitzen nuen. EAEko lehendakari moduan egin dituen hamar urteak oharkabean pasatzen ezin nituela laga sentitzen nuen.

Desadostasun politiko guztien gainetik, nire lehendakaria sentitu dut. EAEko herritarrok duintasunez ordezkatu izan gaituela iruditzen zait. Madrilgo kongresuko irudia dut oraindik gogoan, duintasun eta  zintzotasun politikoaren adibide.

Ez nekien ongi nola adierazi Ibarretxeren figurak sortutako sentimendu hori losintxa-itxura eman gabe. Joan den ostiralean Joxe Arantzabalek Sustatun Al Vent kanta mitikoak 50 urte bete dituela aurten adierazi zigunean, leiho bat ireki zitzaidan. Kantaren leloak Juan Joxe Ibarretxeren izaera politikoa deskribatzen du neurri batean. Zure ohorez Juan Joxe Raimonen kanta eta zorte bizitzan!

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude