Ingumako datuak eguneratu ditugu

Inguma datu-basean egiten den horniketa eta katalogazio lana urte
osokoa da, egunerokoa. Liburu, artikulu, ikastaro, hitzaldi eta bestelako
ekoizpen jarioa etengabea denez, argitaratu edo kaleratu ahala datu basean
katalogatzen dira. Idatzizko zein ahozko produktu egin-berrien ezagupena
hainbat informazio-iturrietatik eskuratzen dugu: zuzenean erakundeek horrela
jakinarazten digutelako, RSS harpidetzaren bitartez oharra jasotzen dugulako
edo zuzenean argitaratzaileen ekoizpena aztertuz eta katalogoak arakatuz.

Inguman
katalogatzen den informazioa hasiera batean lokalean dago. Ondoren webgunera
pasatzen dugu. Hortaz, katalogazioa lana eta webgunean eskaintzen den
informazioa ez daude sinkronizatuta, bi jarduera desberdin direlako. Webgunean
katalogazio lan amaituak eskaintzen dira. Webguneko informazioa berritzeko
prozesua ez da bat-batekoa. Webgunea gutxienez hilean behin eguneratzen dugu.

Laburbiltzeko,
datu-basearen eguneratze prozesua iraunkorra da eta datu-baseko informazio
gaurkotua hilero kontsultagarria egoten da webgunean. Otsaila hasieran egindako eguneraketaren ondoren datu-baseak honako informazioa pilatzen du: 7.928 egile eta 33.069 dokumenturen gaineko datuak eskaintzen dira, baita sarean dauden 7.056 artikulu, 567 liburu eta 158 itzulpenen erreferentziak zuzenean ikusteko.

Azken eguneraketa honetan, besteak beste, Euskaltzaindiak argitaratzen duen “Euskera” agerkariaren 54.3. zenbakia, Elhuyar “Zientzia eta Teknologia” aldizkariaren 268. eta 269. aleak edota Euskalerriaren Adiskideen Elakrtea buletinaren “Egan” literaturari buruzko 2010eko gehigarriak.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude