Jose Ramon Etxebarria: “Naturako indar-mota desberdinen azterketarekin zerikusirik duena Fisikarekin lotuta dagoela esan dezakegu”

p { margin-bottom: 0.21cm; }a:link { }

Normalean UEUrekin
liburuak argitaratutako norbaiten inguruko postak zabaltzen ditut,
baina gaurkoan, Jose Ramon Etxebarria Bilbaoren inguruko informazioa
zuekin partekatzea pentsatu dut. UEUrekin liburuak argitaratu baditu
ere, Jose Ramon oso pertsona anitza da, eta bere lanak ere. Izatez
Fisikan doktorea da, euskal politikaria eta ingeneritzako irakasle,
eta bere lanetan, hiru esparru hauetan egindako ibilbidea nabaria da.
Gainera, testugintza teknikoan, hiztegigintzan, dibulgazio
zientifikoan eta itzulpengintzan aritu izan da. Irakasle lanak Euskal
Herriko Unibertsitatean egin baditu ere, Udako Euskal Unibertsitatean
ere aritu da eta lotura estua du honekin.

Beste irakasle batzuekin
batera, 19922007
bitartean EHUtik kaleratua izan zen, haren kontratazio-sistema ez
onartzeagatik. Hala ere, egun euskara
teknikoa irakasten du Bilboko
Ingeniaritza Eskolan. Baina benetan goraipatzekoa da, Jose Ramonek
euskararengatik egindako lan mardula. Urteetan zehar fisikako hainbat
lan eta hizkera tekniko itzuli ditu, eta bere eginkizun eta grina
izan dira, unibertsitate mailako hainbat lan euskaratzea. Garai
batean hizkuntza teknikoan galera ugari zeuden eta Jose Ramon
Etxebarria beste hainbatekin batera, esaterako Martxel Ensunza eta
Jazinto Iturbe, esparru honetan lan handia egin zuten, eta haiengatik
euskarak zabalkunde handia izan du. Bestalde, Ingumako datu-basean
ere, pertsona langile baten inguruan ari garela garbi geratzen da,
bere 170 lan baitaude eta hauetatik 46 eskuragarri ditugu.

Bere lan guzietatik bat
aukeratu dut, Fisikaren Historia Laburra libura, UEUrekin 1990ean
argitaratutakoa. Fisikaren historiari buruzko lan honek 1979-80
ikasturtean Leioako Zientzi Fakultatean eginiko mintegi batean du
bere hasiera, Fisikazko ikasketak egitean aurkitzen zuten hutsune
bate betetzeko helburuarekin, izan ere, ikasketa-plangintza
ofizialean zehar ez bait zegoen irakasgai bat bakarra ere, Fisikaren
sorreraren eta fisikarien lan-nekeen berri ematen zuenik. Ikasle
batzuren artean ardura berezia zegoen, zientziaren funtzio sozialari
buruz, norabide bakarreko fisikariak -esan nahi baita, ardura
ideologikorik gabeak- sortu gabe, kultur munduan kritikoki bizi diren
fisikariak sortzeko. Bide horretatik etorri zein Fisikaren historiaz
arduratzea eta eztabaidatzea.

Hau da liburuaren aipua:
“ Harrigarri samarra gerta daiteke Aro Paleolitikoan Fisikaz hitz
egitea, baina zientziaren arlo honen helburua materiaren
konportamoldearen azterketa izanik, Naturako indar-mota desberdinen
azterketarekin zerikusirik duena Fisikarekin lotuta dagoela esan
dezakegu”.

Interesgarria iruditu
bazaizue, sartu Ingumako datu-basean eta gozatu bere beste hainbat
lanen inguruan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude