Refresh kultura: ¿qué hay de nuevo viejo?

Internet-en biziraupena bermatzeko ezinbestekoa da informazioa eguneratua izatea. Badakigu zein sentsazio ematen duen atari batera sartu eta azken eguneraketa data orain dela urte batzuetakoa dela ikusteak… ufa!

Bizitasuna da erabiltzaileak eskatzen duena, azken berriaren bila gabiltza, azken nobedadea, azken datuak, azken erreferentziak. Orrialde batera sartu eta begi-bistan bere-berehala gaurkoa ikusi nahi dugu, ez atzokoa. Zaharrak berri badira… akabo, banoa beste toki batera!

Refresh kultura bezala ezagutzen dugun joera honek, Bugs Bunny-ren marrazki bizidunak ekartzen dizkit beti gogora. Ikaragarri gustatzen zitzaidan txikitan azenarioa eskutan hartu eta ehiztariari botatzen zion esaldia entzutea: ¿qué hay de nuevo viejo? Amak esaten du sasoi baten etengabe botatzen nuela esaldia edonor hurbiltzen zenean nire albora.

Orain, hori berori galdetzen dut sarean nabigatzen dudanean: ¿qué hay de nuevo viejo? Zalantza dut,  joera hau kuriositatea eta inpazientziaren eraginez ote da ala alferkeriaren efektuz?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude