2010. urteko emaitzak

p { margin-bottom: 0.21cm; }

Urte berrian sartuta
gaude eta atzera begirada bota ondoren, balantzea egitean hasi gara.  Datu-basean hainbat zenbaki aztertzen ditugu urtea zelan joan den ikusteko: sartutako erreferentzia kopurua, katalogatutako erakunde berrien zenbatekoa, estekatutako produkzioaren  multzoa eta nola ez: webguneko bisitak.

Google Analytics darabilgu Ingumako datuak  aztertzeko eta 2010. urteko zenbakiak erreparatuz aipatzekoak dira:

  • Guztira, 40.819 bisita izan ditugu.
  • Iaz baino 6329 bisitaldi gutxiago.
  • Erabiltzaileek aurreko urtean baino orrialde gehiago ikusi ditu: bakoitzak hiru orrialde.
  • Webgunean ematen duten denbora ere igo egin da nabarmen. 00:01:35 daude bertan.
  • Errebote tasa ere jaitsi da %2an.
  • Bisita gehienak bilaketa-tresnetatik datoz.
  • Erabiltzaileak egileen datuak bilatzen dituzte.
  • Datu-basean dauden egileekin harremanetan jartzeko zerbitzua hazi egin da. Bataz beste, hilero 270 mezu bidaltzen dira Ingumatik.

Ingumaren erabilera emaitzak aztertuta, badugu zeregina datorren urtera begira: lan egin erabiltzaileen beharrak asetzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude